Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IDEKO zentro teknologikoa, Basque Research & Technology Allianceko (BRTA) kidea, Makina-erremintaren Bienalaren 31. ediziora (31BIEMH) joango da, eta paradigma aldaketa horretan protagonista izatera deituta dauden gaietako batzuetan, hala nola manufacturingean aplikatutako adimen artifizialean edo doitasunean, berritzaile diren soluzioak eramango ditu hara. Izan ere, horiek dira erakundeak berriki onartu duen ikerketa planaren ardatz traktore nagusietako bi.
Ikerketa zentroa BECeko 1 pabiloiko C-14, B-15 standean egongo da, eta manufacturingari aplikatutako adimen artifizialean dituen gaitasunak erakutsiko ditu hitzaldi batzuen bidez, dela aurrez aurre, dela streaming bidez; doitasunean eta robotikan egin dituen aurrerapenak, aeronautika eta trenbide sektorerako egin dituen material konposatuen piezak eta makina-erremintaren sektorean bibrazioak ezabatzeko dituen irtenbideak erakutsiko ditu.
Gainera, ez galdu Adimen Artifizialari eta Adimen Lehiakorrari buruzko egingo ditugun sei hitzaldiak. BIEMH 2022aren esparruan ospatuko ditugu, BECeko gure espazioan, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira. Animatu!
1. Hacia la digitalización de máquinas.
Plataforma IoT para la captura y analítica de datos
Ekainak 14, asteartea - 11:00
Iñigo Bediaga, IDEKOko IKTak eta automatizazioa ikerketa taldeko arduraduna
Jarraitu ZUZENEAN: https://youtu.be/OsLJqxkca_A
2. Mantenimiento predictivo en máquina herramienta. Fingerprint o tests de autodiagnóstico de máquinas
Ekainak 14, asteartea - 12:00
Iñigo Bediaga, IDEKOko IKTak eta automatizazioa ikerketa taldeko arduraduna
Jarraitu ZUZENEAN: https://youtu.be/HUuARTDYx9w
3. El salto de la I+D a la industria. Pilotos de inteligencia artificial
Ekainak 15, asteazkena - 11:15
Iñigo Bediaga, IDEKOko IKTak eta automatizazioa ikerketa taldeko arduraduna
Jarraitu ZUZENEAN: https://youtu.be/_St6hy2Md0o
4. Plataforma SAVVY para mejorar la eficiencia de los equipos
Ekainak 16, osteguna - 11:00
Iñigo Bediaga, IDEKOko IKTak eta automatizazioa ikerketa taldeko arduraduna eta Fernando Sáenz, SAVVY Data Systems-eko zuzendari nagusia
Jarraitu ZUZENEAN: https://youtu.be/f2S4zdJLbec
5. Inteligencia competitiva para empresas industriales
Ekainak 16, osteguna - 12:00
Eneko Arza, INNGUMAko zuzendari nagusia
Jarraitu ZUZENEAN: https://youtu.be/a7X-H6iP2wA
6. Estandarización de la obtención de los datos. Cómo compartir información con espacios de datos europeos
Ekainak 17, ostirala - 11:00
Iñigo Bediaga, IDEKOko IKTak eta automatizazioa ikerketa taldeko arduraduna eta Michel Iñigo, Mondragon Corporation-eko proiektu zuzendaria
Jarraitu ZUZENEAN: https://youtu.be/6aAnIqLshdU