Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
APD, IK4-DEKO eta SAGE IDEASek, urriaren 28an Madrilgo Wellington hotelean egingo den Jardunaldia antolatu dute. Bertan, berrikuntza prozesuaren baitan erabilgarrienak diren eta itzulkinak sortzen dituzten bi jarduera nabarmenduko dira: adimen lehiakorra eta ideien kudeaketa.
Alde batetik erabakiak hobeto hartzeko eta hobekuntza eremuak detektatzeko balio dute bi jarduerek. Eta bestetik, egungo zein etorkizuneko produktuentzako negozio aukera zuzenak sortzen ere laguntzen dute. Ideien kudeaketaren eta adimena sortzeko prozesuen ondorioz, erakundeak eraldatu dituzten kasu arrakastatsuak aurkeztuko ditugu. Bestalde, erakundeetan berrikuntza modu optimoan kudeatzeko gakoak emango dizkiguten profesionalekin egoteko ere aukera izango dugu.
IK4-IDEKOk bi interbentziorekin parte hartuko du jardunaldian. Alde batetik Nerea Aranguren izango da, Berrikuntza eta Ustiapen teknologikoaren Saileko zuzendaria, eta berrikuntza estrategikoari eta balioaren sorrerari buruz hitz egingo du, Adimen Lehiakorraren eremuko kasu arrakastatsu baten azalpena emanez. Bestetik Ander Azkaratek, Berrikuntza Estrategikoa lerroaren arduradunak erakutsiko diguna "Nola sortu Adimen Unitate bat, saiakeran porrot egin gabe?" izango da.
Esteka honetan Adimen kolektiboa eta berrikuntzaren kudeaketa Jardunaldiari buruzko informazioa kontsultatu dezakezu.
Gogora ezazu Adimen Lehiakorrari edo Zaintza Teknologikoari dagozkien zalantzen aurrean, INTELSUITEera joa dezakezula laguntza eskatzera.
Gainera, INTELSUITE software profesionala dohainik proba dezakezu demo bat eskatuta.