Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4-IDEKOk parte hartuko du Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina Erreminten Biltzarrean, mekanizazio operazioen optimizazioari buruzko ponentziekin. Ekitaldia urriaren 25 eta 27aren artean ospatuko da Gipuzkoako Parke Teknologikoan.Fabrikazio Aurreratuan espezialista den IK4-IDEKO zentro teknologikoak, apustua egin du mekanizazio prozesuaren produktibitatea eta efizientzia handituko dituen metodoak bilatzearen alde, eta bere ikerketen emaitzak partekatuko ditu datorren Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina Erreminten Biltzarrean.Artezketa operazioak optimizatzen dituzten teknika teknologikoki aurreratuak aplikatzeak laguntzen du fabrikazio industrialeko prozesuen lehiakortasuna sustatzen.
Erakundeak bi hitzaldi teknikorekin parte hartuko du Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkarteak (AFM) antolatutako jardunaldien hogeigarren urteurrenean, urriaren 25 eta 27aren artean ospatuko dena Gipuzkoako Parke Teknologikoan.
Zehazki, IK4-IDEKOko Fabrikazio Prozesuen taldeko ikerlariek hitzaldi bat eskainiko dute deskribatuz modelo zinematiko berri bat disko birakariarekin egindako diamantatze prozesuari buruz.
Lan horrek, EHUko Ingeniaritza Mekanikoko Sailarekin elkarlanean, proposatzen du harriaren topografia aurreikusiko duen sistema bat exekutatzea diamantatzaile birakariarekin egindako diamantatze operazio baten ondoren.
“Diamanteen geometriatik eta diamantatze prozesuko sarrera-parametroetatik abiatuz, harriaren emaitza izango den 3D topografia eskuratzea ahalbidetzen du modeloak, gutxi gorabeherako zimurtasun profilak eta baita prozesuan zehar harrotutako material bolumena ere”, baieztatzen du zentro teknologikoan ikerketaren ardura duen Aitzol Galletebeitiak.
IK4-IDEKOk biltzarrean izango duen parte hartzea osatuko da “Aurpegien artezketara egin diren hurbilpen desberdinen egungo egoera" lanarekin. Bertan, aurpegien artezketan erabili diren estrategia desberdinen klasifikazioa egiten da, eta baita bere zinematikaren azaleko analisia zein behar diren eskakizun teknologikoen azterketa ere.
Aurpegien artezketa prozesu kritikoa da sektore estrategikoetako (automozioa, aeronautika edo energiaren sorkuntza) piezen fabrikazioan.
“Prozesu honi era desberdinetan ekin dakioke, baina
informazio gabezia handi bat dago metodo bakoitzaren zinematikaren inguruan,
eta baita kasu bakoitzerako formula komenigarrienen inguruan ere. Ondorioz,
honako lan hau lehenengo pausu bat da ebaketarako parametro eta metodo optimoen
definizioa egingo duen analisi sakonago baterantz”, dio hitzaldiaren autorea
den Lander Urgoitik.
Azkenik, IKTak eta Automatizazio taldeko ikerlari den Gorka Unamuno hirugarren hitzaldi baten egilekidea da. Hitzaldi hori zentratzen da Fabrikazio Aurreratuaren arloan eta makinei aplikatutako adimen artifizialeko tekniketan.
Lan horrek, Mondragon Goi Eskolan aurkeztuko dena, heltzen dio eremu industrialean datuak eskuratzeko dagoen arazoari akabera baldintza zehatzak dituen mekanizazio programa baterako parametroak aukeratzearekin zerikusia duen kasu zehatz baten bidez.
Lortu ahal izateko, hutsean simulatu ditugu 100 programa baino gehiago, horietako bakoitza 4200 konfigurazio desberdinekin. Orotara 3 Terabyte-datu baino gehiago sortu dira. Horrez gain definitu dira optimizatu beharreko helburu-funtzioak, honakoak hain zuzen: errore geometrikoa, denbora, eta leuntasuna”, zehazten du Unamunok.
AFMek antolatutako datorren Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina Erreminten Biltzarraren helburua da ezagutzera ematea sektoreko berritasun eta joera nagusiak ikuspegi zientifiko tekniko batetik. Hori osatuko da prozesuen berrikuntza edo talentuaren kudeaketatik egindako proposamen batekin.