ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO saritua izan da Makina Erremintako Biltzarrean euskaraz aurkeztutako hitzaldi onena egiteagatik

IK4-IDEKO saritua izan da Makina Erremintako Biltzarrean euskaraz aurkeztutako hitzaldi onena egiteagatik
IK4-IDEKO zentro teknologikoak aitortza jaso zuen euskaraz aurkeztutako ponentzia tekniko onena egiteagatik, disko birakariarekin egindako diamantatze prozesuarentzat eredu zinematiko berri baten inguruko hitzaldiarengatik,  Fabrikazio Aurreratua eta Makina Erremintaren hogeita batgarren ekitaldian.

Aitzol Galletebeitia, Fabrikazio prozesuak ikerketa taldeko ikerlariak, azterlanaren egilea, saria jaso zuen biltzarraren azken jardunaldian ospatutako ekitaldi batean. Ekitaldia Gipuzkoako Parke Teknologikoan ospatu zen.

Epaimahaiak erabaki zuen saria ematea “Disko-birakari bidezko diamantatze eredu zinematikoa” izenburua duen lanari. Bertan Galletebeitiak hurbilpen bat egiten zuen egun ardatz birakarien zigilatzea egiteko dauden zailtasunetara eta arazo horri aurre egiteko bide desberdinak erakusten zituen.
Gainera, ikerketan aurkeztu zituen etorkizunean “dressing-lead”a ezabatuko duen diamantatze prozesuaren eredu zinematiko-zenbakizko hori garatzeko lan-lerro nagusiak.

Lan horrek, EHUko Ingeniaritza Mekanikoko Sailarekin elkarlanean, proposatzen du hortzaren topografia aurreikusiko duen sistema bat exekutatzea diamantatzaile birakariarekin egindako diamantatze operazio baten ondoren.

Diamanteen geometriatik eta diamantatze prozesuko sarrera-parametroetatik abiatuz, harriaren emaitza izango den 3D topografia eskuratzea ahalbidetzen du ereduak, gutxi gorabeherako zimurtasun profilak eta baita prozesuan zehar harrotutako material bolumena ere”, dio ikerketaren arduradunak.

Galletebeitiaren lanari emandako saria itxiera ezin hobea izan zen IK4-IDEKOk Biltzarraren aurtengo ekitaldian izandako parte hartzearentzako. Zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan bait zuen hitzorduan.

Euskal erakundeko adituek aurkezpen tekniko desberdinak egin zituzten, balio izan dutenak ezagutzera emateko mekanizazioaren arloko azken berrikuntzak, fabrikazio prozesu industrialen lehiakortasuna bultzatzeko helburuz.

Zehazki, Lander Urgoiti ikerlariak azterlan bat aurkeztu zuen “Aurpegien artezketara egin diren hurbilpen desberdinen egungo egoera" hizpide hartuta. Bertan, aurpegien artezketan erabili den estrategia desberdinen klasifikazioa egiten zuen, eta baita bere zinematikaren azaleko analisia, zein behar diren eskakizun teknologikoen azterketa ere.

Gainera, IK4-IDEKOko Zuzendari Nagusia den Nerea Aranguren izan zen 4.0 teknologien erabilera kasu desberdinak ezagutzea helburu zuen mahaiaren buru, eta Elena Urkia eta Iñigo Bediaga ikerlariek ere parte hartu zuten “Digitalizazioa makina-erreminten eta bere osagarrien fabrikatzaileetan” saioan, Mondragon Korporazioaren makina erreminta eta fabrikazio dibisioak industria digitalaren alde egiten duen apustuaren aurkezpena baliatuz.

Fabrikazio Aurreratua eta Makina Erremintaren Biltzarrak, Asociación Española de Fabricantes de Máquinas-Herramienta (AFM)k antolatuta, helburu du ezagutzera ematea fabrikazioaren sektoreko nobedade eta joera nagusienak ikuspegi tekniko eta zientifiko batetik.

KATEGORIAK