ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Datuen analisia bibrazioak ezabatzerakoan

Datuen analisia bibrazioak ezabatzerakoan


Bibrazioak monitorizatu eta diagnostikatzeko soluzioek, ekipo handien eta pertsona espezializatuen beharra izan dute tradizionalki, kostu ekonomiko altua ekarri izan dutelarik.


Datuen analisirako teknologia aurreratua erabiltzeak, user-friendly gailu eramangarriak garatzeko aukera ematen du, makinen bibrazioak erregistratu eta prozesatzen dituztenak, arazoak diagnostikatu eta soluzio egokienak diseinatzeko. 

Enpresek, zehatzagoak, merkeagoak eta eraginkorragoak diren ekipoak behar dituzte kalitate maila altuko produktuak ekoizteko aukera izateko eta helburu hori lortzeko, makinen bibrazioak gutxiengo mailara murriztea giltzarria da.Bibrazioen gaia,  industriak aurre egin behar dion arazo handienetakoa da eta honek,  produktibitatean muga handiak jartzen ditu, izan ere, ekipoek guk nahi ez bezala funtzionatzen dute eta ondorioz makinen eta erreminten bizitza murrizten da.  

Orain arte, bibrazioen jatorria ezagutzea eta hauek ezabatzeko soluzioak planteatzea posible izan da ekipo handi eta pertsona adituen bitartez, kostu ekonomiko altua izan dutelarik.Testuinguru honetan, datuen analisia eta teknologia aurreratuen erabilerak, produkzio prozesuan eragozpen handiak sortzen dituen ohiko arazoari soluzioak eskaintzea ahalbidetu du perspektiba integral eta berritzaile batekin.

imagen del ik-DAS aplicando en máquina

Datuak jaso eta konputatzeko ahalmen handia duten eta aldi berean erabiltzeko errazak diren plataforma berrien diseinua hurbilketa eraginkorra da bibrazioetatik datozen arazoei konponbidea emateko. Seinaleak jaso eta prozesatzeko aukera ematen duten teknologiak dira eta produkzio industrialean giltzarria den eta Euskadiko garapen ekonomikoan epizentroa den Makina-erreminta sektorearen portaera dinamikoa neurtu eta aztertzen dute. Gainera, datuen analisian oinarritzen diren gailuek, intuitiboagoak eta erabiltzeko errazagoak diren diseinuak ahalbidetzen dituzte, hauek erabiltzeko ezagutza tekniko handiegirik eduki beharrik gabe.  kontsulta egin botoia

 

IK4-IDEKOren ekarpena

Zentro teknologikoak, fabrikazio aurreratuan erreferente denak, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka bibrazioen gaiari erantzun eraginkorra emateko soluzioak diseinatzen eta analisirako eremu gakoak identifikatzea lortu du makinen portaera dinamikoaren hobekuntzak lortzera bideratuta.  Elgoibarko zentroko adituek, bibrazioen sorrerarekin harremana duten 8 diagnosi eremu zehaztea lortu dute eta horiengan jarduten du ekipoen eraginkortasuna hobetzeko. Gailu eramangarri bat garatu dute makinen bibrazioak erregistratzen eta prozesatzen dituena arazo posibleak diagnostikatu ahal izateko.

 

Fabrikaziora aplikatutako azken teknologietan IK4-IDEKOk duen ezagutza eta esperientziarekin, dinamika birakaria duten makinen arazo endemikoa modu erraz eta eraginkorrean konpontzea lortzen duen plataforma diseinatu da. Garapen honek, ik-DAS izena duenak, zortzi modulu operatibo ditu eskatzen diren funtzioetara egokitzen direnak eta seinalearen eta maiztasun naturalen, osagai gakoen (hala nola, engranajeak, errodamenduak, eragintzak)  eta makinen egiturazko alderdien maiztasun-analisia eskaintzen dutenak . 

 

Bibrazioen arloan diagnosirako eta analisirako oinarrizko 8 eremuak ondorengoak dira:

8 modulos del ik-DAS adquisición de señales de máquina herramienta


1.- Seinalea jaso eta seinalearen maiztasun-analisia

Aplikazio orokor batean datza. Sentsore baten bidez, edozein motatako seinalea lor daiteke eta maiztasun-analisia eginez, bibrazio posibleak aztertu. Hurrengo berrikuspenetarako erreferentzia izango diren patroiak grabatzeko aukera dauka, bai eta konparaketa bidez sistema baten degradazioa ikusteko aukera ere, berrikuspen prediktibo bat izango litzatekeena. Sistema baten egoera aztertzeko eta egonkorra den egoera batekin konparatuta zaintza lanak egiteko baliagarri izan daiteke.  

 

 2.- Maiztasun naturalen analisia

Maiztasun naturalak eta FRFak lortzeko aplikazioa. Mota honetako maiztasunak lortzeko, aztertu beharreko elementuan azelerometro bat jartzea eta edozein elementurekin kolpe txiki bat ematea (eszitazioa) nahikoa da. FRF lortu nahi izanez gero, azelerometroaz gain kalibratutako mailua ere beharrezkoa izango da bulkada-erantzuna  lortu ahal izateko. FRF batekin informazio gehiago izango dugu, hala nola, sistemaren zurruntasuna. Maiztasun naturala modu azkar eta errazean lor daiteke. 

 

3.- Engranaje eta errodamenduen analisia

Azelerometro bidez lortutako seinalearekin eta modelatzen diren elementuen (bola kopurua, diametroa, hagin kopurua...) ezaugarrien ezagutzarekin, elementuak txekeatzeko eta bibrazioen arazoen jatorria identifikatzeko aukera ematen du. Funtzio hau oso erabilgarria da mantentze lanak egiten dituzten langileentzat, arazoak aurretiaz aurreikusteko erraztasunak ematen dituelako. 

 

4.- Makina orekatzea

Orekatze dinamikoa eta estatikoa automatikoki egin behar da hainbat prozedimendu jarraituz: 4 neurketen metodoa -azelerometro baten bidez- eta fase planoa metodoa-azelerometro eta takometro baten bidez- konpentsazio masa zein den eta diametro eta angeluan non kokatuta egon behar duen zehaztuz, makinen elementu birakariak orekatzeko. Makinaren desoreka on-line monitorizatzea ere interesgarria izan daiteke. Honela ikus genezake desoreka honen erantzuleak, ekipoa berotzean sortutako deslerrokatzeak diren edo ez. Orekatze estatikoa pieza handiekin erabiltzea komeni da lotura-gunearen barruan (plater edo mahaia) eta telemetriaren bidez (kablerik gabeko sistema, adibidez wifi). Utilitate honekin jakingo dugu pieza, mahaian, pisuaren banaketaren arabera, ongi kokatuta dagoen edo ez. 

 

5.- Osziloskopioa

Denboran aldakorra izan daitekeen edozein seinale elektriko ordezkatzea du helburu. Adibidez, makina batek denboran duen kontsumoa ezagutzea barimetro baten laguntzarekin. 

 

6.- Maiztasun baxuko Data Logger -a

Hainbat kanaletatik jasotako datuak aldi berean erregistratzeko aukera izatea interesgarria da. Tenperatura, adibide bezala erabili daitekeen aldagai bat izan daiteke; horrela, 5 tenperatura sentsore txertatzeko aukera egongo litzateke, bai eta denboran dituzten aldaketak  erregistratzeko ere. Informazio hau lagungarria izango litzateke makinak egonkortzeko behar duen denbora zehazteko. Oso erabilgarria da edozein fabrikazio prozesutan lehenengo pieza ona lortu nahi denean.

 

7.- Abiaraztearen neurketa, Run-Up

Aplikazio honek, azelerometro baten bidez on-line erakusten du erresonantzia maiztasunen erreakzioa, abiadura kritikoan funtzionatzen dutenean. Horrela, abiadura desberdinetan bibrazioen ezaugarrien koadroa lortzen da. Portaeraren behaketak aukera ematen du sistema baten biraketa abiadura kritikoak (arazoak ematen dituztenak) zehazteko.

 

8.- Zorroztasunaren monitorizazioa

Aplikazio hau azelerometro baten laguntzarekin baliatzen da eta on-line behatzen du motor bat biratzen ari denean une oro daukan bibrazio maila.  Aurrez modelatu eta aukeratutako ISO araudiaren arabera, bai eta lortutako bibrazio mailaren arabera, grafikoki adierazten da bibrazio maila optimoa, normala, altua edo onartezina den. Beraz, normalizatutako elementuen (motorrak) araudien arabera lortutako seinaleekin konparatuta egiten da neurketa. Gainera, enpresaren estandarrak sortzeko aukera ere badago. Aplikazio hau erabilgarria da batez ere muntatzaileentzat eta mantentze lanak egiten dituzten langileentzat.


Diagnosi eta analisirako 8 eremuek erantzuna ematen diete bibrazioekin harremana duten profil profesionalen beharrizanei eta arazo hauentzako soluzioak planteatzen dituzte.

grafico aplicabilidad del ik-DAS adquisición y análisis de señales de máquina herramienta


Modulu guzti hauek gailuaren barruan txertatu dira. Mini-ordenagailu batez eta interfaze erraz eta intuitiboa batez hornitua dago, prestakuntza labur batekin langileak erabili dezakeena eta ezagutza espezifikorik behar ez duena. Ik-DAS plataformaren erabilera errazaren ondorioz, bere aplikazioa eremua ez da soilik industria sektorera mugatzen. I+G eta prestakuntza eremuetarako ere tresna egokia izan daiteke. Izan ere, sistema hau asko erabiltzen ari dira fabrikazio prozesuetan erreferentzia diren zentroetan, hala nola, Elgoibarko Makina- Erreminta Institutuan.Laburbilduz, ik-DAS tresna aurreratu gisa eta industria manufaktura sektorearen beharretara egokituta aurkezten da prozesuen kalitatea bermatzeko, bai eta irakaskuntza arloan prestakuntzarako tresna izateko ere.

 

    KATEGORIAK