ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Trengintzarako ikuskapen-sistema aurreratuetan espezialista den lan talde berria

Trengintzarako ikuskapen-sistema aurreratuetan espezialista den lan talde berria

IK4-IDEKO zentro teknologikoko ikerlari Ivan Castrok gidatuko du Asociación Española de Ensayos No Destructivos (AEND) elkartearen lan taldea, espezialista dena teknika aurreratu horiek aplikatzerako orduan trengintzaren sektorean.
 
Foroaren helburua da tren-garraioari aplikatutako ikuskapen-sistemak garatzen jarraitzea. Horretarako Estatuko trengintza sektoreko elkarte nagusien laguntza dauka, horien artean MAFEX eta CETREN, ekimenarekin bat egiten azkenak.
 
Bere ibilbideari datorren martxoaren 20an ekingo dion lan taldean, trengintza-industriako 35 enpresa eta erakundek parte hartzen dute egun.
 
Ekimenaren helburuetako bat da foro iraunkor bat sortzea esperientziak partekatu eta dibulgatzeko trengintza sektoreko saiakuntza ez suntsikorren eremuan, eta baita jarraipena egitea diziplina honi eragiten dioten Europako zein nazioarteko araudi eta zuzentarauei.

KATEGORIAK