ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Soluzio adimendunak datuetan oinarritutako aplikazioen garapena optimizatzeko

Soluzio adimendunak datuetan oinarritutako aplikazioen garapena optimizatzeko
DITAS proiektu europarrak, zeina IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoaren partaidetzarekin garatzen ari baita, datuen erabilera intentsiboak hainbat alorretan, hala nola osasunaren eta industriaren alorretan, dituen aplikazioen garapena hobetzea bilatzen du.

Proiektuak lan ingurune berria garatuko du Big Data aplikazioen diseinurako, eta bere emaitzak software aske gisa banatuko dira.

Ekimena urte hasieran abiatu zen, nazioarteko zortzi bazkide ditu, eta 4,4 milioi euroko aurrekontua.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eguneroko eremuetan erabiltzeak, hala nola merkataritzan, garraioan, industriako fabrikazioan, ekoizpen lerro adimendunetan, e-Osasunean, laguntza sanitario informatizatuan edo auto autonomoen sektorean, eskatzen du datu kopuru handiak azkar, seguru eta eraginkortasunez prozesatzeko eta kudeatzeko gai diren soluzio berriak garatzea.

Testuinguru horretan garatzen da DITAS proiektu europarra (Data-intensive applications improvement by moving data and computation in mixed cloud/fog environments), IK4-IDEKO Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen euskal zentro teknologikoaren partaidetzarekin garatzen ari den ekimena, alegia.

Proiektu hau aurten abiarazi da, urte hasieran, eta bere helburua da lan ingurune edo framework berria sortzea hainbat sektoretan, hala nola industrian eta arreta sanitarioan, datuen erabilera intentsiboan oinarritzen diren aplikazio informatikoak errazago garatzeko.

DITAS proiektua ikuspegi berritzaile batetik abiatzen da, hodei konputazioaren abantailak eta fog computing-en edo laino konputazioaren paradigma konbinatzen dituen ikuspegi batetik, zehazki, eta bere misioa da lan esparru bat garatzea datuen kudeaketarako aplikazioak errazago garatzen eta gauzatzen laguntzeko.

Datuen erabilera intentsiboko aplikazioen garapenean espezializatuta dauden enpresak izango dira DITAS soluzioaren onuradun nagusiak, software aske gisa banatuko baita.Proiektuaren emaitzak soilik aplikazioaren alderdi logikoetan zentratzea ahalbidetuko die garatzaileei. Hau da, datuak nola, noiz eta non gorde aztertu ahal izango dute, gai horietan zentratuta, eta datu horiek aurkitzea, prozesatze eta entregatzea, berriz, DITASen gauzatze ingurunearen esku utziko dira.

DITASek 4,4 milioi euroko aurrekontua du, Europako Batzordeak ICT (Information and Communication Technologies) programaren bitartez finantzatuta, Horizonte 2020 ikerketarako eta berrikuntzarako laguntza tresnaren barruan.

Deskargatu DITAS proiektuaren dossierra



IRUDIAK

KATEGORIAK