20/07/2017Sistema ziberfisikoak energiaren industriaren efizientzia hobetzeko
CIMEC proiektuak, non IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak parte hartzen baitu, energia eolikoaren sektorerako osagaien fabrikazioan efizientzia areagotzea eta kostuak murriztea bilatzen du
Fabrikazio sistemetan, ekipoetan eta inguruneetan teknologia digitalak sartzeak industrian eragin duen laugarren iraultzari esker,
espazio fisikoen eta digitalen arteko oztopoak lausotu daitezke eta ekoizpen prozesua eta balio katea sarean lotzea lortzen da.
Testuinguru horretan garatzen da CIMEC proiektua,
IK4-IDEKO Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen zentro teknologikoaren partaidetzarekin. Programak
sistema ziberfisikoen belaunaldi berria garatu nahi du energia eolikoaren sorkuntzaren sektorerako osagai handien fabrikazioaren eremuan aplikatzeko, zeinarekin fabrikazio horren
efizientzia areagotu eta kostuak murriztu ahal izango diren.
Hori lortzeko, ikerketa zentroa
motelgailu bat garatzen ari da makinen ebaketa ahalmena handitzeko, eta prestazio handiak dituen denbora errealeko kontrolagailu bat izango da motelgailuaren burmuina. Motelgailu horrekin mekanizazio prozesuetan agertu daitezkeen arazoak ezabatu ahal izango dira, hala nola chatterra; izan ere, ahalmen handia dauka prozesuaren fase guztiak eta makinaren egoera lainoan monitorizatzeko.
Horrela, etengabeko diagnostikoa egin ahal izango da piezaren gainazalaren kalitatearen gainean, mekanizazio prozesu osoaren analisi estatistikoaz gain. Diagnostiko horrek balio erantsi handia emango dio energiaren sektoreari, fabrikazio prozesuari lotutako gastuak murrizten direlako –orain arte kostu handiko diseinu soluzioak eskaintzen ziren– eta aplikazio hau
makina-erreminta lokaletan erabili ahal izango delako.
Ekimenak
gailu mekatroniko hau eta IKTen erabilera konbinatzen ditu, eta, aldi berean, jauzi handia da metalaren eta mekanikaren industriaren eta balio estrategiko handia duten beste industria batzuen lehiakortasunari dagokionez.
CIMEC proiektua 2015eko ekainean abiarazi zen eta 2018ko abendura arte luzatuko da, eta bertan parte hartzen dute, partzuergoan,
SORALUCE,
DANOBAT eta
Ingeteam enpresek eta
Eurecat zentro teknologikoak , IK4-IDEKO zentroaz gain.
Estatuak finantzatu du ekimena, bai eta Europak ere, RETOS-colaboracion programaren 2016ko edizioaren barruan, “Energia segurua, efizientea eta garbia” izeneko R3 eremu estrategikoaren baitan.