Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4-IDEKO Teknologia Zentroak, produkzio industrialeko sistemei aplikatutako teknologien garapenean espezializatua, dinamikan eta makinen kontrolean zentratuta dagoen ikerketa taldea dauka.
Talde honetako ikerlariak makinaren garapeneko fase desberdinetan hartu ohi dute part, diseinu fasetik hasita non makinaren egituraren eta eragingailuen eredu birtualak
egiten dituzte, kontrol-lazoak barne, egiaztatze eta doitze fasean, froga estandar batzuk
eginaz eta azkenik bezeroaren etxean dagoenean, azken erabiltzaileekin eta makinaren
fabrikatzaileekin elkarlanean produktibitatea murrizten duten
eguneroko arazoak konpontzen eta bideratzen saiatzen dira garatutako soluzio propioekin.
Dinamika eta Kontrolaren alorrean garatzen den jardueraren adar esperimentala aurrera eramateko, Prestazio handiko dinamika laborategi bat dute. Gune honetan saiakuntza-banku desberdinak daude, non eragingailu desberdinak testatu ditzakegu edota kontrol-teknika
eta eragintza-sistema desberdinak probatzeko erabiltzen direnak, guztia makinaren dinamika hobetzeko.
Azken urteotan garatutako teknologiak iritsi egin dira Big data, robotika eta sistema adimendunetan oinarritutako enpresen ateetara eta talde honen erronka, datozen urteetarako, da sistema ziberfisikoak sortzen saiatzea. Sistemok konbinatu egin beharko dituzte aipatu teknologia horiek ingurune partzialki birtual eta partzialki esperimental batekin, eta ahalbidetu beharko dute sistema produktiboen automatizazio maila handitzea eta, jakina, horrek produktibitatearen handitze bat eragin beharko luke.
Alde batetik, makinarentzat osagarri adimendunen garapena moteltze aktiboan oinarrituz eta, bestalde, robotikak ematen dizkigun aukerak makina eta roboten arteko elkarlan-esparru baten, izango dira ikerketa talde honen bi erronka nagisiak datozen urteotan.