ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Pieza gordinen lerrokatze automatizaturako 3D ikuspegi bidezko neurketa soluzioa, batere haririk gabekoa eta eramangarria.

Pieza gordinen lerrokatze automatizaturako 3D ikuspegi bidezko neurketa soluzioa, batere haririk gabekoa eta eramangarria.

IK4-IDEKOk  pieza gordinen lerrokatze automatizaturako 3D ikuspegi bidezko neurketa soluzioa garatu du, batere haririk gabekoa eta eramangarria.

Sistema honi esker, pieza gordinak makinan ahokatzeko eta lerrokatzeko prozesuaren denbora gutxitzea lortu da. Modu honetan, irtenbidea eman zaio aeronautika, tren, haize, galdaragintza eta makina-erreminta sektoreetan bolumen handiko piezak mekanizatzeko orduan sortzen den arazo bati, izan ere hauek pieza gordinaren lerrokatze prozesu luzea behar dute. Fidagarritasun gorena (kostea) eskatzen duten pieza hauek makinan lerrokatzeak, mekanizazio prozesuak berak baino denbora gehiago eskatzen du.


Irtenbide berriak bi modulu nagusi ditu: Ahokatzeko modulua edo fitting (independientea). Fotogrametria teknologiaren bidez, pieza gordinaren geometriaren karakterizazio azkarra eta zehatza egiten da. Era berean, garapen propioa duen software zehatz batekin CAM programa deskodetzen da mekanizatu beharreko helburu-pieza, pieza gordinaren bolumenaren barruan modu egokienean sartzeko, beti ere material soberakinaren banaketa egokia ziurtatu beharko delarik. Azken etapan, pieza makinan edo erremintan jarri aurretik zehaztu diren erreferentzia optiko zehatzen 3D koordenada zehatzak xedatuko dira.

Tamaina handiko piezak mekanizatzean, pieza gordina lerrokatzeko prozesu luzea eskatzen du, fidagarritasun eskaera (kostua) handiarekin eta mekanizazio prozesua bera baino handiagoa izan daitekeen denborarekin.


Mekanizatu aurretik, mekanizatu beharreko gainazal guztietan materiala egoki banatzea bermatuko duen piezen lerrokatzea beharrezkoa da. Lerrokatze prozesuek bi etapa nagusi dituzte: lehenik, pieza gordinaren geometriaren karakterizazioa eta bigarrenik, makinaren ardatzekiko lerrokatzea. IK4-IDEKOk pieza gordinak lerrokatzeko, 3D ikuspegian oinarritutako sistema berri bat aurkeztu zuen, pieza gordinen lerrokatze prozesuaren denbora murrizteko helburua duena.


Lerrokatze moduluaren bidez (CNCan integratua edo independientea), makinaren lerrokatze prozesuan erreferentzia optikoak kontakturik izan gabe neurtzeko aukera ematen du, makinan bertan integratua dagoen 3D ikuspegidun sistema hari-gabe batekin. Horrela, pieza gordina zehatz mehatz eta automatikoki jartzeko behar diren biratze eta kokatze (zero pieza) zuzenketak automatikoki kalkulatzen dira.


Pieza gordin bat mm 1-eko zehaztasunarekin sartzea eta lerrokatzea posible da eta ohiko prozesuekin (pieza gramilean trazatzea, CMM neurketak...) alderatuta lan horretan emandako denbora murriztu egiten da.


Sistema honekin lortu diren onura nagusienak ondorengoak dira: denbora murriztea; ahokatze prozesuan %70 eta lerrokatze prozesuan %60, kalitate ezaren kostua murriztea, laneko segurtasuna gehitzea, espazioaren malgutasuna eta erabilgarritasuna eta langileak duen trebeasunarengandik independiente izatea, lerrokatze eta ahokatze automatikoen algoritmoak eta irizpideak dituelako.

Ikuskaritza eta Neurketa ikerketa lerroak esperientzia eta ezagutza handia du ikuskaritza eta neurketetako teknologietan, eta estatu mailan fotogrametria teknologiak %100eko jabetzatekin dominatzen dituzten bakarrak dira. Guzti horregatik, IK4-IDEKOk gaitasuna du industriari automatizazio maila altuko ikuskaritza eta neurketa soluzioak eskaintzeko, bai makina-erreminta batean integratutako ekipamendu forman, bai automatizazio altuko ekipamendu eramangarrien forman eta bai neurrira egindako ikuskaritza eta neurketarako makina gisa.

    KATEGORIAK