ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Nazioarteko adituek proiektuen arteko lankidetza- mekanismoak (klusterrak) aztertzen

Nazioarteko adituek proiektuen arteko lankidetza- mekanismoak (klusterrak) aztertzen

IK4-IDEKOk parte hartzen duen Europako FOCUS proiektuaren partzuergoak, workshop bat antolatuko du otsailaren 16an Belgikako hiriburuan.

Europako FOCUS ekimenaren bazkideek, non IK4-IDEKOk ere parte hartzen duen, workshop bat egingo dute otsailaren 16an Bruselan. Fabrikazio Aurreratuan teknologia maila handia duten proiektuen eragina lan munduan handitzeko eta teknologiak transferitzea sustatzeko helburuarekin lankidetzak dituen abantailak zabaltzea izango du ekitaldiaren xedea.

FOCUS ekimenaren baitan eman diren aurrerapausoak elkartrukatuko dira. Europako Batzordeak abiarazitako Factories Of the Future (FoF) estrategian garatutako I+G+b proiektuen eraginkortasuna handitzeko helburuarekin, erakunde eta mekanismoak elkartzea eta lankidetzan aritzea da hitzorduaren misioa, teknologikoki aurreratuak, eraginkortasun handikoak eta jasangarriak diren industriak lortzeko.

Topaketa, nazioarteko aditu garrantzitsuen foroa sortzeko ere izango du, non hainbat gai aztertuko diren: fabrikazioa zero-akatsekin, robotika, doitasun handiko mekanizazioa, mantentze-lanak eta eko-eraginkorrak diren lantokiak. (ikusi agenda eta izen emate orria)

Belgikako hiriburuan dagoen Crowne Plaza hotelean egingo den tailerrean, FOCUS proiektu honetan parte hartzen duten 5 klusterretako ikertzaile garrantzitsuek parte hartuko dute: Zero Defect Manufacturing (4ZDM), Clean Factories, Robotics, High Precision Manufacturing (High Micro) eta Maintenance and Support.

IK4-IDEKOren funtzioa

IK4-IDEKOk proiektuari egiten dion ekarpena, proiektuen garapenean lortutako I+G emaitzen barreiatzea eta ustiapena hobetzen lagunduko duen metodologia eskaintzea da, bai eta negozio eredu berrien azterketa eta bideragarritasunean lagunduko duen metodologia eskaintzea ere.

Zentro teknologikoaren beste egiteko bat, 2015eko otsailaren 26an martxan jarritako ekimenaren baitan Zero Defects Manufacturing klusterraren jarduera sustatzea izango da.

FOCUS proiektuaren garapenean liderrak diren klusterrek zaintza teknologikoa egingo dute. Horretarako, IK4-IDEKOko ikertzaileen lanaren ondorioz sortutako INTELSUITE softwareaz baliatuko dira.

Aipatutako klusterrez gain, proiektuan nazioarteko beste bazkide batzuek ere parte hartzen dute, besteak beste, NTNU (Norvegia), Universidad de Sheffield (Erresuma Batua), Delcam (Erresuma Batua), TECNALIA (Espainia), Centro Ricerche Fiat (Italia), Philips Consumer Lifestyle (Herbehereak), Universidad Católica de Lovaina (Belgika), UNIPD (Italia), Fraunhofer IWU (Alemania) eta Politecnico di Milano (Italia).

KATEGORIAK