ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Mikro-fabrikazioen aplikazioetan akatsak gutxitzen (MIDEMMA)

Mikro-fabrikazioen aplikazioetan akatsak gutxitzen (MIDEMMA)

IK4-Ideko MIDEMMA europear proiektuaren koordinatzailea da, proiektu honen bidez, mikro-fabrikazio prozesuetan ‘zero-akatsak’ metodologien aplikaziorako irtenbide orokor bat eskaini nahi da ingurune europearraren barnean.

Gaur egun mikro-fabrikazio arloan erabiltzen diren kalitate kontrolak, makro-fabrikazio arloan garatutakoetatik eratorriak dira, osagaiak lortu ondorengo kontrol geometrikoetan oinarritutakoak.
Modu honetan, denbora tarte handia sortzen da akats bat sortu eta akats hori detektatzen den arte. Ondorioz, akasdun pieza asko (masako fabrikazioa) edo prozesu denboraren gastu handia (unitate-tirada) sor daitezke. Gainera, metodologia honek ez du akatsen sorburuari buruzko informaziorik eskaintzen eta honek sorburuan berehala jokatzea galarazten du. Mikro-fabrikazio prozesuen kasuan, ‘zero-akatsak’ ikuspegian oinarritzen da bai masa fabrikazioan baita unitatekako produkzioan ere. Horretarako, beharrezkoa da azken produktuaren egiaztapena, prozesuaren monitorizazio ikuspegi batera hedatzea. Ikuspegi hau, prozesuaren hainbat parametroen monitorizazioari, oinarrizko materialen kontrol gaiei baita manufakturatutako piezen azken manipulazioari ere aplikatu behar zaie.


Lortutako infomazioa denbora errealean tratatua izan behar da sor daitezkeen akatsak hautematea ahalbidetuko delarik. Horrela, akatsak saihesteko beharrezko ekintzak egin ahal izango dira. Ikuspegi honekin, MIDEMMA proiektuak mikro-fabrikazio prozesuetan ‘zero-akatsak’ metodologien aplikaziorako irtenbide orokor bat eskaini nahi du ingurune europearraren barnean.


Europan erreferente diren zentro-teknologiko eta unibertsitate eta mikro-fabrikazio enpresetako  17 bazkideekin osatutako proiektu honen koordinatzailea da IK4-Ideko.

    KATEGORIAK