Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Bere egitura eta osaera dela eta, karbonozko zuntzez sendotutako polimeroen mekanizazioa eta ohiko metalen bidez egindakoa oso ezberdinak dira. Arintasun eta erresistentzia propietateak direla medio, azken hamarkadetan zuntzekin sendotutako konposatuak garatu eta hainbat aplikaziotan ezarri dira.
Orokorrean, material konposatuak, metodo fisikoen bidez bereizgarriak diren eta ondo definitutako hainbat fase dituzten bi material edo gehiagoz fabrikatutako materialak dira. Konposatuan dauden bi materialek (edo gehiagok) daukaten ezaugarri kooperatiboa da aurkezten duten abantaila. Horrela, bere propietateak, bi materialen propietateen konbinazioaren emaitza dira. Modu honetan, bi osagaien abantailak konbinatzen dituen produktua lortzen da.
Transformazio Prozesuen lerroko kudeatzaile den Jordi Figueras doktoreak idatzitako artikkulua osorik irakurtzeko, gure facebooka bisita ezazu: http://www.facebook.com/IdekoIK4