Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Ideko-IK4 MANUFUTURE 2011ra gonbidatuta hitzaldi bat emateko (Wroclaw, 2011ko urriaren 24 eta 25ean)
MANUFUTURE Europako Plataforma Teknologikoak urtero egiten duen eta aurten, Europar Batasuneko lehendakaritza poloniar baten esku dagoenean, Wroclaw hiri poloniarrean egingo den konferentziaren baitan, Ideko-IK4ko Nazioarteko Proiektuen zuzendari Joseba Perez Bilbatuak ekitaldian parte hartuko du Batzordeak gonbidatuta. Hain zuzen ere, hitzaldi bat emango du Ideko-IK4 zentroak koordinatuta Europa Batasunaren Programa markoetan garatu diren proiektu arrakastatsuei buruz.
ASPIRATE da hitzaldirako aukeratu duen proiektua. Proiektu hori Ideko-IK4k koordinatuta garatu zen 2009-2011 aldian eta material konposatua (karbono zuntzezko konpositeak) modu garbian, seguruan eta efizientziaz mekanizatzeko teknologia berritzailea garatzeko balio izan du. Aurkezpenean ETEen eta ikerketa zentroen arteko lankidetza ereduei buruz ere hitz egingo da, bai eta fabrikazio aurreratuen alorrean ikerketak eta berrikuntzak bultzatzeko estrategiez, ETEek Europako transformazioko ekonomietan duten zereginaz eta Europako fabrikazio industriarako produktu eta zerbitzu berrien garapenaz ere.