Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
AFM erakundeak (Makina-erreminta, Osagarri, Osagai eta Erreminta Ekoizleen Erakundea Espainiarra) eta IK4-IDEKO eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoek, "Makinen egiaztapenean eguneratu zaitez!” ikastaroa antolatu dute (ISO 230-1, -2 eta -9 arauen araberakoa). 2015eko martxoaren 5, 12 eta 26an egingo da IK4-IDEKO eta IK4-TEKNIKER zentroen instalazioetan.
Ikastaroaren helburu nagusia, makinen egiaztapenarekin harremana duten kontzeptuak modu praktikoan eguneratzea da: ziurgabetasuna, doitasun-saiakuntzak, posizionamenduak, zuzentasuna, ortogonalitatea...
Berriki, ISO 230-1:2014 arauaren azken garapen teknikoen berrikuspen eguneratuenak argitaratu dira, makinen egiaztapen guztien oinarria direnak. Gai honekin harremana duen edozein erabiltzaile, makina-ekoizle zein erakundek eduki hauek menperatu behar ditu.
Ikastaroa ondorengoei bideratuta dago: makina-ekoizleei, erabiltzaileei, fabrikazioari lotutako ingeniaritzei zein Kalitate, Diseinu, Mantentze, LTZ eta Bulego Tekniko Sailetako langileei...
Izen ematea AFM