ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

Makina Erreminta pertsonalizatuak lortzeko metodo baten garapena sortu da

Makina Erreminta pertsonalizatuak lortzeko metodo baten garapena sortu da

IK4-IDEKO zentro teknologikoa, sei herrialde ezberdinetako 10 enpresa bazkiderekin batera, TRANSPARENCY proiektu europarrean parte hartzen ari da. Proiektu honek egiten duen ekarpena ondorengoa da; erabiltzaileen behar konkretuetara egokitutako makina pertsonalizatuak ahalik eta denbora txikienean garatzea, beti ere fabrikatzaileen, osagai-hornitzaileen eta bezeroen beraien interesak kontuan hartuta


TRANSPARENCY proiektua Europar Batasuneko VII. Marco Programaren bidez finantziatu da partzialki eta Fraunhofer IPA zentro teknologiko alemaniarrak lideratu du. Proiektu hau batez ere Europako makina erreminta sektoreari zuzenduta dago, krisi finantzieroa batetik eta asiar herrialdeetako konpetentzia bestetik, negozio eredu berriak sortzera, eta diferentziazioa produktu pertsonalizatuen eta balio erantsi altuen bidez lortzera behartua baitago.


Proiektuaren helburu nagusia lankidetzan oinarritutako diseinua garatzea da, makinaren bizitza ziklo osoan zehar makinaren fabrikatzailea, eroslea eta hornitzaile sarearen arteko ezagutzaren elkartrukea egiteko “knowledge-based collaboration” , bai injenieritza arloan, diseinuan, fabrikazioan, puntuan jartzeko orduan, erabileran, sal-erosketa prozesuan eta baita birziklatzerakoan ere.

 

Lankidetzan oinarritutako diseinuaren prozesuan hobekuntzak egiteaz gain, eta diseinu eta eragiketa faseen arteko ezagutza trukean sakontzeaz gain, makinaren bizitza zikloak izango duen kostea aurreikusteko metodologia garatu da TRANSPARENCY proiektuaren markoan. Metodologia honetan mantentze lanetako operazioekin, makina martxan jartzearekin eta produktibitate optimoarekin zerikusia duten aspektuak lantzen dira.

Lankidetzan oinarritutako diseinurako metodo berria hau “Co-Design Environment (CDE)” delakoan oinarritzen da, eta teknologia semantikodun aplikazioen bidez garatzen da “semantic middle-ware”. Gune honek lehen estrategia gisa proiektuaren xederako web interface egituratu baterako aukera ematen du eta bertan, denen artean proiekturako esanguratsuak diren informaziak sartzen dira. Elkar-diseinurako gune honek hiru zati ditu. Lehenengoan eroslearen betebeharrak jasotzen dira, bigarren zatian makinen diseinurako alternatiba kopuru handi bat jasotzen da, makinaren arkitekturak, osagai-motak, erreferentzia edo diseinu zehaztasunak eta abar aldatzeko aukera emanez, eta azkenik hirugarren zatian, alternatiba bakoitza aztertzen da aurreikusitako betebeharren arabera; kostea (LCC), ingurugiroa (LCA) eta efizientzia (OEE).

Makina ereduaren eta elkar-diseinurako aplikatu beharreko metodologiaren definizio kontzeptuala

IK4-IDEKO-k elkar-diseinurako metodologiaren  eta eredu gisa erakusteko erabili den makinaren definizio kontzeptualak egin ditu.

Proiektu honetan IK4-IDEKO-k  duen rola Diseinu Mekanikoko linean kokatzen da,  zentro teknologikoaren 8 ikerketa lerroetako bat dena.

Diseinu Mekanikoko lineak, makina aurreratuenen diseinu eta kontzeptualizaziorako gaitasun altua dauka, doitasun altua eta produktibitate gorena, prototipoen fabrikaziora bideratuta. Diseinu eta garapen fase hauetan simulazio teknikak egiten dira eta teknologiarik aurreratuenak aplikatzen dira, egiturak, materialak, gidaritza sistemak eta kaptazio edo eragiletza sistemak integratuz.

 

    KATEGORIAK