Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4-IDEKO, mikromekanizazio aplikazioetan akatsik gabeko mekanizazio prozesuen inguruan egiten ari diren MIDEMMA proiektuaren General Meeting-ean egongo da egun hauetan. Bilera Eindhoven-en da, IBS Precision Engineering partenerraren instalazioetan.
Proiektu hau IK4-IDEKO-k lideratzen du, zehazki esanda Mikroteknologia eta Ultradoitasuneko lerroak, eta bere bizitza zikloaren erdian kokatuta dagoen momentu hauetan, hasia da lehenengo emaitzak ematen proiektua osatzen duten industria eragileetan, etorkizunean esplotatu ahal izateko eskpektatiba onekin.
Ingurune europearraren barnean, mikro-fabrikazio prozesuetan ‘zero-akatsak’ metodologien aplikaziorako irtenbide orokor bat eskaintzea da, Europan erreferente diren zentro-teknologiko eta unibertsitate eta mikro-fabrikazio enpresetako 17 bazkide hauen helburu orokorra.
Gaur egun mikro-fabrikazio arloan erabiltzen diren kalitate kontrolak, makro-fabrikazio arloan garatutakoetatik eratorriak dira, osagaiak lortu ondorengo kontrol geometrikoetan oinarritutakoak.
Modu honetan, denbora tarte handia sortzen da akats bat sortu eta akats hori detektatzen den arte.
Ondorioz, akasdun pieza asko (masako fabrikazioa) edo prozesu denboraren gastu handia (unitate-tirada) sor daitezke. Gainera, metodologia honek ez du akatsen sorburuari buruzko informaziorik eskaintzen eta honek sorburuan berehala jokatzea galarazten du. Mikro-fabrikazio prozesuen kasuan, ‘zero-akatsak’ ikuspegian oinarritzen da bai masa fabrikazioan baita unitatekako produkzioan ere. Horretarako, beharrezkoa da azken produktuaren egiaztapena, prozesuaren monitorizazio ikuspegi batera hedatzea. Ikuspegi hau, prozesuaren hainbat parametroen monitorizazioari, oinarrizko materialen kontrol gaiei baita manufakturatutako piezen azken manipulazioari ere aplikatu behar zaie.
Lortutako infomazioa denbora errealean tratatua izan behar da sor daitezkeen akatsak hautematea ahalbidetuko delarik. Horrela, akatsak saihesteko beharrezko ekintzak egin ahal izango dira. Ikuspegi honekin, MIDEMMA proiektuak mikro-fabrikazio prozesuetan ‘zero-akatsak’ metodologien aplikaziorako irtenbide orokor bat eskaini nahi du ingurune europearraren barnean.