Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Kaan Erkorkmaz doktoreak IK4-Ideko bisitatu duPasa den astean Kaan Erkorkmaz doktoreak, Kanadan Waterlooko Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko departamentuko katedradunak, IK4-Idekoko instalazioak bisitatu zituen. Doktorearen espezialitateak hauexek dira: Zenbakizko Kontrolaren ibiltarte optimoak sortzea, doitasun handiko desplazamenduen kontrola, eta sistemen identifikazioa eta modelizazioa. Gaztea bada ere, bere arloko ikertzailerik ezagunenetako bat da, eta bere bisita zentroak bere garapen zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko asmoz garatzen ari diren Aliantza eta Lankidetzen politika hedatzeko egiten ari den ahaleginetako baten barruan sartzen da. Hain zuzen ere, Erkorkmaz doktorearen espezialitatea bat dator gurean Jokin Muñoa doktoreak gidatzen duen Dinamika eta Kontroleko linearekin.Bisitak astebete iraun zuen, eta gure artean egon zen bitartean, unibertsitate kanadiarreko katedradunak IK4-Idekok dinamika, kontroleko algoritmo berri eta ultradoitasunaren alorretan egindako garapenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Era berean, Erkormaz doktoreak egun garatzen ari den lineak azaldu zituen, eta egiaztatu ahal izan zen IK4-Idekok gaur egun garatzen ari den gaiak eta doktorearen lantaldeak Waterlooko Unibertsitatean garatzen ari denak estuki erlazionatuta daudela. Horrek modelo matematikoak trukatzeko lankidetza programa bat ezartzeko bidea zabaldu zuen, eta ziur gaude lankidetza hori erakunde biei oso ondo etorriko zaiela.