Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Enpresak eta zentro teknologikoak bost urtez ikerketa, teknologia-transferentzia eta lakidetzazko prestakuntza indartzeko akordioa sinatu dute.
Formalizazioa Zamudioko (Bizkaia) Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuaren Zentroan (CFAA) egin zen, bi entitateen aliatu estrategikoa den espazio batean.
ITP Aero, hegazkin-motoreen fabrikazioan mundu mailako liderra den enpresa, eta IDEKO fabrikazioan espezializatutako zentro teknologikoak akordioa sinatu dute hurrengo bost urteetan sektore aeronautikoko berrikuntza, ezagutza-transferentzia eta prestakuntza bultzatzeko.
Lankidetzak ezagutza aplikatua sortzea eta Adimen Artifiziala bezalako teknologia gakoak garatzea ahalbidetuko du, ITP Aeroren produktuen eta zerbitzuen eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko irtenbide praktiko bihurtuz eta industria aeronautikoaren garapenean lagunduz.
Akordioa AIMS (Artificial Intelligent Manufacturing for Sustainability) espazioan sinatu zen, Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuaren Zentroan (CFAA), bi entitateen lankide garrantzitsua eta sektore aeronautikoaren ikerketa, garapen eta iraunkortasunarekiko konpromisoa islatzen duen ingurunean.
15 urteko lankidetza baino gehiago
Akordioa ITP Aero eta IDEKOren arteko lankidetza-esparruan aurrerapauso bat da, makinen dinamika, robotika eta digitalizazioarekin lotutako teknologia-eremuetan 15 urte baino gehiagoko elkarlanaren ondorioa baita.
"Urteen poderioz, talde bien arteko konfiantza hazi egin da, eta akordio honek gure posizioa ITP Aeroren I+Gko aliatu estrategiko gisa formalizatzen du," azpimarratu du Rafa Lizarraldek, BRTA aliantzako kidea den zentro teknologikoaren zuzendari nagusiak.
Lankidetza-esparru berri honek ezagutza sortzea ez ezik, talentua erakartzea eta garatzea ere hartuko du bere baitan, bai ITP Aero bai IDEKOn profesionalak sartzea ahalbidetuko duen prestakuntza-programa baten bidez.
"ITP Aeron berrikuntzaren alde egiten dugu, eta horretarako, IDEKO bezalako unibertsitate eta ikerketa-zentroekin sinergia estrategikoak ezartzen ditugu, garapen teknologikoaren bidez sektorearen abangoardian egoteko aukera ematen digutenak," gehitu du Jaime Fernández Castañedak, ITP Aeroko Teknologia Garapeneko zuzendariak.