ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

INTEFIX, mekanizazio prozesuen errendimendua areagotzeko

INTEFIX, mekanizazio prozesuen errendimendua areagotzeko

IK4-IDEKOk INTEFIX proiektu europarrean parte hartzen du. IK4-TEKNIKERek lideratzen duen proiektu honen helburu nagusia mekanizazio prozesuen errendimendua areagotzera bideratuta dago, prozesua monitorizatu, kontrolatu eta egokitzea ahalbideratzen duten amarratze-sistema adimendunak erabiliz, emaitza bikainak lortu ahal izateko doitasun, kalitate eta gastuen gutxiagotzeari dagokienez.

Errendimendu altuko materialekin ekoiztutako balio erantsi handiko produktuek, aeronautika, espazioa edo energia sektoreetan erabiltzen diren gisakoek, doitasun eta kalitate handiak eskatzen dituzte mekanizazio prozesuan, eta ohiko fabrikazio prozesuek efikazia mugatua dute gisa honetako produktuen fabrikazioa hobetzeko.

Guzti horregatik, Europar Batzordeak INTEFIX proiektuaren aldeko apostua egin du, zurruntasun baxuko materialak ekoizteko amarratze-sistema adimendunak garatzeko, 7,5 milioi euroko finatziazioa emanez. Proiektua iragan uztailean hasi zen, europar industrian mekanizazio prozesuetako produktibitatea hobetzeko eta balio erantsi altuko industria indartzeko helburuarekin, tresneria-sistema adimendunak erabiliz mekanizazio prozesuen errendimendua areagotzeko, emaitza hobeagoak lortzeko prozesuak gainbegiratu, kontrolatu eta egokitzea bideratuz, eta emaitza zehatzagoak, merkeagoak eta kalitate hobeagokoak lortuz.

IK4-IDEKOren ekarpena bi lan arlotara mugatzen da. Lehenengoa aeronautika sektoreko aluminiozko egitura-piezetako amarratze adimendunen garapenari dagokiona. Mota honetako piezen (lerdenak) mekanizatuan material kopuru altua ezabatzen da (%90 inguru) eta distortsio garrantzitsuak gertatzen dira behin pieza mekanizatuta. Lanaren helburua, amarratze-sistema adimenduna lortzea da, indarrak neurtzea eta piezaren fijazio egokirako desplazamentuak aplikatzea eragingo duena, eta amarratze indarren banaketa heterogeneoa eta hondakinen tentsioen efektua murriztea lortuko dituena.

Bigarren arloan, balio erantsi handia duten tamaina ertain/handiko piezetara bideratutako amarratze adimendunen garapena lideratuko du teknologia zentroak. Gainera, alineazio sistema optiko berritzaileak, eta doitasuna hobetuz, mekanizatu beharreko materiala murriztea eragingo duten algorimo matematikoak inplementatuko dira.

Programa hau Europar Batasuneko 7. programa markoan kokatzen da eta I4MS iniziatibaren zati bat da. Proiektu hau , 4 herrialdetako (Frantzia, Alemania, Belgika eta Espainia) enpresa eta ikerketa zentroetako 22 parte-hartzailez osatutako kontsorzio batek osatzen du.

Lehenengo jarraipen-bilera KALE HAVACILIKen, Istanbul



Jarraipenaren lehenengo bilera otsailaren 4an izangod a Kael Aero-ko egoitzan (Istanbul) eta proiektuaren lehenengo sei hilabeteetan egindako aktibitateak hasierako planing-arekin kontrastatuko dira. Aeronautika sektorerako osagaien fabrikazio prozesuen optimizazioan emandako urratsak landuko dira, bai ikerlarientzat eta bai fabrikatzaileentzat erronka bihurtu baitira, industria errekerimendu gero eta zorrotzagoen ondorioz.

Informazio gehiago http://www.intefix.eu/

    KATEGORIAK