ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4k eta CIEMATek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute energia berriztagarrien ikerketarako

IK4k eta CIEMATek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute energia berriztagarrien ikerketarako

IK4 Research Alliance eta Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketetako Zentroa (CIEMAT) lankidetzan arituko dira datozen urteotan energia berriztagarrien alorrean.

Cayetano López CIEMATeko zuzendari nagusiak eta José Miguel Erdozain IK4ko zuzendari nagusiak sinatu dute, Madrilen, lankidetza-ituna. Hiru urteko indarraldia izango du hitzarmenak; hala ere, bi erakundeek uste dute aurrerago luzatu egin litekeela.

Hasieran, lankidetzarako lehentasunezko eremu gisa hauek ezartzen ditu hitzarmenak: energia fotovoltaikoa, energia eolikoa, eguzki-energia termikoa, energia biltegiratzea, sare adimendunak eta ingurumen-teknologiak. Dena dela, ez du baztertzen haiei lotutako beste zenbait alorretara ere zabaltzea.

Hitzarmenaren arabera, honela gauzatuko da lankidetza hori: alde biei interesatzen zaizkien I+Gko proiektuak; ikertzaile-trukea; giza baliabideetako trebakuntza; bi erakundeetako instalazioen erabilera; mintegi, bilera tekniko, tailer espezializatu eta sinposioen antolakuntza; esperientzia-trukea; elkarri laguntza ematea eta informazio zientifiko-teknikoaren trukea.

    KATEGORIAK