Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4 Research Alliance, saritua izan zen atzo Vodafone eta Deiak ematen duten Innovation Sarien bigarren edizioan, Garapen Zientifiko eta Teknologikoaren atalean.
Aliantzaren Lehendakari Iñaki Aranburuk jaso zuen saria Bizkaiko Ahaldun Nagusi den Unai Rementeriaren eskutik. Agintariak eskertu egin nahi izan zien enpresa eta erakundeei “berrikuntzarako egiten duten esfortzua” eta gogoratu zuen “berrikuntzak erabilgarria izan behar duela pertsonentzat”.
Innovation Sariek saritu egiten dute enpresa eta erakundeek garapena eta berrikuntzaren alde Euskadin egiten duten lana.
IK4rekin batera sarituak izan ziren Idom, Elecnor, Gasteizko Udala eta Gipuzkoako Aldundia, eta errekonozitu egin zitzaien beraien apustu enpresarial eta instituzionaletan izan duten ausardia.
IK4 9 zentro teknologikok osatutako aliantza bat da, pribatua eta independentea, eta erreferentea da Europako teknologi alorrean. Euskadiko 9 erakundek osatzen dute: AZTERLAN, CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER eta VICOMTECH.
IK4 aliantzaren helburua ezagutza zientifiko teknologikoa sortu, erakarri eta transferitzea da enpresen lehiakortasunari eta gizartearen garapenari ekarpena egiteko asmoz.