ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOri ponentzia onenaren saria eman diote Makina-Erremintaren XIX. Kongresuan

IK4-IDEKOri ponentzia onenaren saria eman diote Makina-Erremintaren XIX. Kongresuan

MAKINA-ERREMINTAN PIEZA GORDINEN LERROKATZE AUTOMATIZATURAKO 3D IKUSPEGI INTEGRATUA” ponentziak, ikerketa erakundeen artean aurkeztutako ponentzia onenaren saria jaso du. 
 

Ekainaren 12tik 14ra egin zen Makina-Erremintaren XIX. Kongresuan, IK4-IDEKOk ponentzia onenaren saria jaso zuen. IK4-IDEKOko Ikuskapen eta Neurketa lerroko kudeatzaile den Alberto Menditutek jaso zuen ikerketa erakundeen artean aurkeztutako ponentzia onenaren saria Donostiako alkate den Juan Carlos Izagirreren eskutik.


IK4-IDEKO Zentro Teknologikoaren presentzia nabarmendu zen Makina Erremintaren XIX. Kongresuan. Jardunaldiaren bigarren egunean Jasangarritasuna, ekipoak eta prozesu jasangarriak mahaiaren buru izateaz gain, beste 5 ponentzia ere aurkeztu zituzten zentroko ikertzaileek. Aurkezpen hauetan, garapen eguneratuenen berri ere eman zuten ondorengo eremuetan: egiturazko osagai eraginkorren eremuan, partikula magnetiko bidez egiten diren ikuskapenen alternatiba jasangarrien eremuan, hozte-sistema jasangarrietan, bibrazioa ezabatzeko sistemetan edo ultradoitasun prozesuen bidez egindako osagai oftalmologikoen fabrikazioan.


IK4-IDEKOk bere garapenak aurkeztu zituen ondorengo saio hauetan: Mekanikazioa prozesuak, Produzkio prozesuen adimena, Jasangarritasuna eta Osagaiak. Kongresuaren azken egunean egin zen negozio ereduen berrikuntzari buruzko saio berezian, eremu oftalmologikoan enpresa dibertsifikazioaren esperientzia erreal baten berri ere eman zuten.Saritua izan zen ponentziak “Makina-erremintan pieza gordinen lerrokatze automatizaturako 3D ikuspegi integratua”, irtenbide berri bat ematen dio aeronautika, tren, haize, galdaragintza eta makina-erreminta sektoreetan ohikoa den arazo bati. Tamaina handiko piezak mekanizatzean, pieza gordina lerrokatzeko prozesu luzea eskatzen du, fidagarritasun eskaera (kostua) handiarekin eta mekanizazio prozesua bera baino handiagoa izan daitekeen denborarekin.


Mekanizatu aurretik, mekanizatu beharreko gainazal guztietan materiala egoki banatzea bermatuko duen piezen lerrokatzea beharrezkoa da. Lerrokatze prozesuek bi etapa nagusi dituzte: lehenik, pieza gordinaren geometriaren karakterizazioa eta bigarrenik, makinaren ardatzekiko lerrokatzea. IK4-IDEKOk pieza gordinak lerrokatzeko, 3D ikuspegian oinarritutako sistema berri bat aurkeztu zuen, pieza gordinen lerrokatze prozesuaren denbora murrizteko helburua duena.


Irtenbide berriak bi modulu nagusi ditu: Ahokatzeko modulua edo fitting (independientea). Fotogrametria teknologiaren bidez, pieza gordinaren geometriaren karakterizazio azkarra eta zehatza egiten da. Era berean, garapen propioa duen software zehatz batekin CAM programa deskodetzen da mekanizatu beharreko helburu-pieza, pieza gordinaren bolumenaren barruan modu egokienean sartzeko, beti ere material soberakinaren banaketa egokia ziurtatu beharko delarik. Azken etapan, pieza makinan edo erremintan jarri aurretik zehaztu diren erreferentzia optiko zehatzen 3D koordenada zehatzak xedatuko dira.


Lerrokatze moduluaren bidez (CNCan integratua edo independientea), makinaren lerrokatze prozesuan erreferentzia optikoak kontakturik izan gabe neurtzeko aukera ematen du, makinan bertan integratua dagoen 3D ikuspegidun sistema hari-gabe batekin. Horrela, pieza gordina zehatz mehatz eta automatikoki jartzeko behar diren biratze eta kokatze (zero pieza) zuzenketak automatikoki kalkulatzen dira.


Pieza gordin bat mm 1-eko zehaztasunarekin sartzea eta lerrokatzea posible da eta ohiko prozesuekin (pieza gramilean trazatzea, CMM neurketak...) alderatuta lan horretan emandako denbora murriztu egiten da.


Sistema honekin lortu diren onura nagusienak ondorengoak dira: denbora murriztea; ahokatze prozesuan %70 eta lerrokatze prozesuan %60, kalitate ezaren kostua murriztea, laneko segurtasuna gehitzea, espazioaren malgutasuna eta erabilgarritasuna eta langileak duen trebeasunarengandik independiente izatea, lerrokatze eta ahokatze automatikoen algoritmoak eta irizpideak dituelako.


Kongresuaren itxiera ekitaldian 3 sari banatu ziren: IK4-IDEKOko Alberto Mendikutek zientzia-teknologia arloko ponentzia onenaren saria jaso zuen Donostiako alkate den Juan Carlos Izagirreren eskutik; Lazpiurrek, IK4-TEKNIKERren lankidetzarekin egindako enpresa berritzaileenaren saria jaso zuen Andres Zabararen eskutik eta EHUko Iñaki Arrigubietak fabrikazio teknologia eremuan egindako lanagatik jaso zuen karrera amaierako proiekturik onenaren saria Oscar Usetxiren eskutik.

 

    KATEGORIAK