ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOren presentzia esanguratsua fabrikazio teknologien nazioarteko foroetan

IK4-IDEKOren presentzia esanguratsua fabrikazio teknologien nazioarteko foroetan

Urriaren 6tik 8ra IK4-IDEKOk urtero egiten den “Manufuture conference 2013” konferentzian parte harte zuen Lituaniako Vilnius hirian,  Lituaniako presidentea den Dalia Grybauskaitėk bertan zela. IK4-IDEKOk “ManuFuture View on Horizon 2020: sustainable re-industrialization of Europe" izeneko interbentzio esanguratsua aurkeztuko zuen,  2020ko etorkizunari begira ManuFuture ETP komunitatearen iritzia azaleratzeko helburuarekin - Ikerketa eta Berrikuntza Programa Markoa (2014-2020).

Kongresuak iraun zuen hiru egunetan zehar (urriak 6,7 eta 8) fabrikazio teknologien sektoreko enpresen azken aurrerapenak aurkeztu zituen. IK4-IDEKOk Europar Batasuneko FP7-k  finatzatutako proiektu arrakastatsu batzuk aurkeztuko zituen. Alde batetik MIDEMMA proiektua, mikromekanizatuko aplikazioetan akatsak murrizteko helburua duena, eta bestetik DYNXPERT, mekanizazio prozesuetan bibrazio arazoak murrizteko osagai egokigarrietan oinarritutako soluzio berrien garapenaren ingurukoa. Paraleloan Cluster 4ZDM (4 projects in Zero Defects in Manufacturing) aurkeztu zuen, clusterraren aurkezpenean zentroak interbetzio esanguratsua izango duelarik.

Manufuture kongresua Horizon 2020ra bideratuta dagoen manufacturing arloko erreferetziazko plataforma teknologiko europarra da, industria, unibertsitate, teknologia zentro eta gobernu mailako 600 pertsona baino gehiago biltzen dituena, manufacturing arloko hobekuntza eta  etorkizuneko iniziatiben inguruan eztabaidatzeko.

    KATEGORIAK