ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOren partaidetza sektore aeroespazialerako mekanizazioari buruz IMHk antolatutako jardunaldian.

Pasa den martxoaren 10ean Rafael Lizarralde IK4-Ideko zentro teknologikoko Ikerketa eta Garapen Teknologikoko zuzendariak sektore aeroespazialerako mekanizazioari buruz IMHk antolatutako jardunaldian parte hartu zuen txostengile gisa. Jardunaldi honen helburua izan zen sektore aeroespazialerako mekanizazioaren ezaugarriak ezagutaraztea merkatu berriak bilatzeaz interesatuta dauden ETE eta MikroETEei. Martxoaren 10eko jardunaldian, IK4-Idekoko txostengileaz gain beste batzuek ere hartu zuten parte, hala nola EADS, Sandvik, AFM, IMH eta Zehatz enpresetakoek. Horiek, alorrean duten esperientziaz baliatuta, sektorearen ezaugarri, fabrikazio eta sektoreak erabiltzen dituen erremintei buruz hitz egin ziguten, bai eta prozesu bakoitzerako egokiak ziren makina-erremintei buruz ere.

Rafael Lizarraldek sektore aeroespazialerako mekanizazioak etorkizunean izango dituen joerak azaldu zituen, bai eta Ideko-IK4 zentro teknologikoan garatutako ikerketa proiektuetatik sortutako berrikuntzak abiapuntu izanik arrakasta izan duten kasuak ere. Jardunaldi honetan nazioartean aeronautikako mekanizazioaren etorkizunerako Administrazioko Programetan zein ACARE / JTI Clean-Sky Plataforman ezartzen ari diren joera nagusiak aurkeztu ziren.
Horretaz aparte, gure inguruko enpresa batzuek berrikuntza teknologikoko prozesuetan oinarrituta lortu dituzten arrakastak eman zituen ezagutzera adibide gisa. Esaterako, BLISK punten akaberak egiteko lortu den prozesu berria, konpresoreen besoak konpontzeko prozesu guztiz automatizatua edo konposite piezen fabrikazioa automatizatzeko teknologia.Jardunaldiak arrakasta handia izan zuen bertan bildutakoen artean; izan ere, oso ondo baloratu zuten jardunaldiari emandako ikuspegi praktikoa.

    KATEGORIAK