Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4-IDEKO Ukrainiako Kiew hiriburuan irailaren 22tik 27ra ospatuko zen “Wheelset Congress” kongresuaren 17. edizioan izan zen DANOBATGROUPekin batera. International Wheelset Congress trengintza industriako jardunaldirik garrantzitsuenetarikoa da, eta hiru urtean behin ospatzen da. Lehenengo kongresua 1963an egin zen Italian eta beranduagokoak AEB, Kanada, Txina, Japon eta Australian egin dira besteak beste. Jardunaldia mundu mailako trengintzan liderrak direnen elkargune bat da.
IK4-IDEKOk 7. programa markoak finantziatutako ikerketa proiektu bateko emaitzak aurkeztuko ditu, trenetako ardatz zulodunetako eta solidoetako pitzadurak ikuskatzeko bi soluzio lehiakor garatu izanaren ondorioak.
DANOBATGROUPek bere aldetik, errodaduren ikuskaritza eta monitorizaziorako garapen aurreratuenak, ikuskaritza soluzio desberdinak eta DTR bogien proba-banku dinamikoa aurkeztuko ditu. DTR-a ziurtasuna eta segurtasuna areagotzeko eta mantentze lanetako kosteak murrizteko aukera berriak eskaintzen dituen makina bat da, errodaduraren baldintza errealetako monitarizazio sistemak erabiltzen dituena eta datuak prozesatezko algoritmo sofistikatuak aplikatzen dituena.