ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk sektore aeronautikoko piezak fabrikatzeko eta ekoizteko prozesuak hobetzeko estrategia berria eskaintzen digu

IK4-IDEKOk sektore aeronautikoko piezak fabrikatzeko eta ekoizteko prozesuak hobetzeko estrategia berria eskaintzen digu

Egitura aeronautikoek forma konplexuak eta malgutasun txikiko hormak dituzte eta horri aleazio batzuk, esaterako titanioa, mekanizatzeko zail samarrak direla gehitzen badiogu, horrek denak asko zailtzen du mekanizazio prozesua. Hori faktore kritikoa da, pieza mota horiek balio erantsi handia izan ohi dute eta. IK4-IDEKOk egindako lanak estrategia berria eskaintzen digu horma meheak dituzten piezak eta alabeak fabrikatzeko eta ekoizteko prozesuak hobetzeko, lotura moduluen aldaketaren bitartez.

Arazoak eta horiek konpontzeko IK4-IDEKO teknología zentruak eginiko estrategiak

Fresatze prozesuetan, chatterrak sortarazitako dardarek arazo larria planteatzen dute ebaketa prozesua oztopatzen dutelako eta piezaren gainazalaren kalitatea arriskuan jartzen duelako, erremintaren bizitza zein makinaren osagai mekanikoena mugatuta.  Autoeszitatutako ondorio hau erremintaren hortzez birritan jarraian pasatuta pasaldi batetik bestera sortzen den txirbilaren lodiera birsortzen delako gertatzen da.

Produktibitate maila handiagoak lortzeko helburuarekin, garatu egin dira egonkortasuna iragartzeko metodoak eta chatterraren arazoak konpontzeko estrategia batzuk. Prozesuko ebaketa baldintzak aldatzea dugu horretarako erabili den ikuspuntuetako bat. Egonkortasun diagramak erreferentzia gisa erabilita, erremintaren bira abiadura optimoa definitu daiteke ebaketa gaitasuna areagotu ahal izateko. Prozesuaren baldintzetan eragina duten beste teknika batzuk era badaude, esaterako ebaketa abiadura etengabe aldatzea, erremintaren helizearen angelua aldatzea edo erreminta beti berdin ez pasatzea.

Egonkortasunaren arazoei aurre egiteko, ebaki beharreko egituren zurruntasun dinamikoa areagotzera ere jo daiteke, horretarako motelgailu pasiboak eta aktiboak sartuta. Motelgailu pasibo bat edo bibrazio dinamikoaren xurgagailu bat (DVA) masa sintonizatu bati esker inertzia indarra eman eta bide batez sistemaren moteltzea handitu egiten duen gailua da. Fresatzeko makinetarako tresnetan erabili izan da arrakastaz, bibrazio mailak nabarmen murriztuta. Motelgailu aktiboek, ordea, bibrazio abiadura neurtzen dute eta indar kontrolatua sartzen dute fasean eta alderantzizko noranzkoan, motelgailu pasiboek lortzen dituztenen antzeko ondorioak lortuta.

Gauza jakina da askotariko osagaiak dituzten sistemen moteltzea ia lotura estrukturalek definituta datorrela. Ezaugarri horrek aukera ematen du sistemaren propietate dinamikoak aldatzeko, bakarrik bere loturen zurruntasuna eta moteltzea aldatuta. Bibrazio modu kritikoaren deformazioaren energiaren zati handi bat loturan kontzentratu behar da, estrategia hau eraginkorra izatea nahi bada. Horrela, sistemaren ezaugarri dinamikoak hobetu daitezke bere loturen bitartez eta bere balioak aldatu daitezke aurretik karga bat eginda kontrolatuta.

Proiektu honetan IK4-IDEKOk aztertu egin du ebaketa puntutik hurbilen dauden loturetan material biskoelastikoa sartuta pieza lerdenak eta horma mehekoak ebakitzean sintonizatzeko gaitasuna eta egonkortasuna areagotzeko aukerarik dagoen. Ikerketa honek 4 urteko iraupena du eta PoPJIM “Kontrol moldatzailerako Plug-and-Produce osagaiak” izeneko proiektuak finantzatuta dago. Lankidetza erakoa da eta I+G alorreko 7. Programa Markoaren baitan sartzen da, Stockholmeko KTH zentro ospetsuaren koordinaziopean, non Europar Erkidegoko 7 herrialdetako 10 bazkidek partzuergo bat osatu baitute, tartean 6 industria bazkide, 2 zentro teknologiko eta 2 unibertsitate daudelarik.

Proiektu hau txirbil harroketarako prozesuetan bibrazioak desagerrarazteko eta MEF metodologia erabilita egituren diseinu dinamikoa lortzeko Dinamika eta Kontrol linean garatzen ari diren jarduerekin bat dator erabat.

    KATEGORIAK