ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk robotika aurreratuaren eta makinen kontrol dinamikoaren gainean duen ezagutzaren berri eman du Tokion

IK4-IDEKOk robotika aurreratuaren eta makinen kontrol dinamikoaren gainean duen ezagutzaren berri eman du Tokion

Zentro teknologikoak presentzia nabarmena eduki du CIRPek abuztuaren 19tik 25era Japoniako hiriburuan egin duen Batzar Nagusiaren hitzaldien programaren barruan.

Robotika industriako fresaketan aplikatzeko teknologiarik berritzaileenak eta fabrikazio prozesuetako bibrazioak ezabatzeko teknikarik aurreratuenak dira Ekoizpen Ingeniaritzarako Nazioarteko Akademia (CIRP) erakundeak abuztuaren 19tik 25era Tokion egin duen Batzar Nagusian  IK4-IDEKO-ko ikertzaileek ezagutzera eman dituzten eremu zientifikoetako batzuk.

Elgoibarko zentro teknologikoaren espezialistek presentzia nabarmena eduki dute batzarraren hitzaldi programan, zeina Fabrikazio Aurreratuari aplikatuko ikerketan liderra den nazioarteko erakundeak antolatu baitu.

IDEKOko Dinamika eta Kontrola ikerketa lerroko zuzendari Jokin Muñoak robotikari buruzko hitzaldi batean parte hartu zuen,  COROMA proiektuaren barruan, euskal zentro teknologikoak koordinatuta industriako prozesu asko gauzatzeko gai diren robot modular eta malguen kontzeptu berri bat garatzea bilatzen duen ekimena baita.

“Robotek lagundutako fresaketa, produktibitatea handitzeko" izenburua zuen hitzaldiak eta AMRC taldearekin elkarlanean garatu zen. Hitzaldiarekin azaldu ahal izan zuten nola fresaketan robot soluzioak erabiliz hobekuntzak lortu daitezkeen prozesuaren erantzun estatikoan eta dinamikoan, eta mekanizatutako piezen gainazalaren kalitatea handitzea eta dimentsioetan akats gutxiago sortzea ere lortzen den.

Alex Iglesias eta Zoltan Dombovari ikertzaileek, ordea, Budapesteko Unibertsitatearekin elkarlanean, hitzaldi batean parte hartu zuten eta MMTech proiektuan lortutako aurrerapenak azaldu zituzten. Izan ere, proiektuaren asmoa da industria aeroespazialerako titanio aleazioez egindako osagaien fabrikaziorako metodo eta teknologia berriak garatzea.

Zehazki, hortz neurri diferentziala duten ebaketa tresnak erabiliz, hau da, hortzen artean distantzia aldakorra duten fresak erabiliz egonkortze diagramak deiturikoek fresatze prozesuan duten inpaktuaz hitz egin zuten adituek.

Hortz neurri diferentziala duten fresak prozesuaren errendimendua hobetzeko erabiltzen dira, baina merkatuan dauden soluzioekin ez da beti hori lortzen. Iglesias eta Dombovari doktoreek garatutako ikerketak erakusten duenez, erreminta horien emaitza optimizatzeko kontuan eduki behar dira makinaren portaera dinamikoa, fresa eta prozesua.

Bukatzeko, David Barrenetxea ikertzaileak, CIRPeko bazkidea ere denak, artezteko makina zentrogabeetan chatterra ezabatzeko gailu berrien gaineko hitzaldia eman zuen.

Zehazki, espezialistak moteltze aktiboko teknika berritzaile bat aurkeztu zuen, eragingailu inertzialetan oinarrituta, zeinarekin fabrikazio prozesuetan sortu ohi diren bibrazioak ezabatu daitezkeen, eta bukaerako piezaren kalitatea bermatu eta artezketaren produktibitatea areagotu ere bai.

Moteltzea funtsezko propietatea da makina-erreminten funtzionamendurako, izan ere, prozesuak egonkortzen laguntzen du bibrazio eta zarata maila txikiekin. Horrenbestez, eragin erabakigarria dauka osagai mekanikoen bizitza baliagarrian eta piezen amaierako kalitatean.

Hitzaldia, “produktibitatea areagotzea zentrorik gabeko artezketan, motelgailu aktibo inertzialak erabiliz” izenekoa, Dinamika eta Kontroleko ikerketa taldearen eta IK4-IDEKOren artezketa prozesuetako espezialista taldearen arteko elkarlanaren emaitza da. CIMEC proiektuaren barruan egin da ikerketa, eta energiaren industriaren efizientzia hobetzeko sistema ziberfisikoak garatzea bilatzen du.

CIRPen Batzar Nagusiaren helburua da fabrikaziora lotutako I+G sustatzea, ezagutzak trukatu eta fabrikazio prozesuetan eta sistemen automatizazioan eta fabrikazioan, esaterako, etorkizuneko perspektibak aztertzen dituzten ikertzaileen sare internazional baten bitartez.

KATEGORIAK