ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk puntako laser ekipo bat erosi du fabrikazio aditiboan eta txapa ebaketan duen gaitasuna sendotzeko.

IK4-IDEKOk puntako laser ekipo bat erosi du fabrikazio aditiboan eta txapa ebaketan duen gaitasuna sendotzeko.

IK4-IDEKO Zentro teknologikoak zuntz-laser iturri bat (5kW) erosi du azken belaunaldiko teknologia industrialak ikertzeko.

Fabrikazio aditiboko teknikak sakondu, produktibitatea handitu eta azken aurrerapen teknologikoen gailurrean egoteko helburuarekin, IK4-IDEKO zentroak 5 kilovatioko potentzia duen laser iturri bat erosi du, baita hainbat makina-buru ere, materialen ez-ohiko transformazio prozesuen ezagutzan garatzen jarraitzeko.

200.000 euroko kostua izan duen eta %50 Gipuzkoako Foru aldundiak finantzatu duen ekipo berri honek, lodiera handia duten materialen laser bidezko ebaketa prozesuak abiadura handian hobetzeko aukera emango du DANOBATeko transformazio metalikoen dibisio espezializatuarekin batera, non bere produktuen artean zuntz-laser bidezko ebaketa makinak dauden.

Hori dela eta, erosketa hau DANOBATeko dibisioarekin landutako I+G+b planaren euskarria izango da mundu mailan laser tekniken bidez txapen transformazioa egingo duten makinen fabrikazioan erreferenteak izateko.

Dibisio honek esperientzia handia dauka laser bidezko ebaketa soluzioak ematen. Adibide argia da DANOBATeko IRIS modeloa, zuntz-laser bidezko ebaketa-makina dena eta laser teknologiaren abantaila guztiak eskaintzen dituena. Makina hau oso produktiboa eta eraginkorra da, baita aldakorra, konpaktua eta modularra ere. Bere uhinaren luzerari esker, zuntz-laserrak aukera ematen du material mota askorekin lan egiteko, hala nola, aluminioa, kobrea, latoia eta material galbanizatuak.

Laser bidezko ebaketa teknologiaz gain, iturri honek duen potentzia handiak, materiala gehitzearen prozesua produktibitatea handiagoarekin ikertzeko aukera emango du eta fabrikazio aditiboaren teknika iraultzaileen ikerketan sakontzeko erraztasunak eskainiko ditu. Prozesu hau, material-hautsa geruza mikrometrikoetan bata bestearen gainean jartzean oinarritzen da.

Fabrikazio aditiboa, diseinurako askatasun handia duten prototipo eta geometria berriak ekoizteko aukera ematen duena, Fabrikazio Aurreratuaren markoan kokatzen da, non IK4-IDEKO erreferente den. Teknika berritzaile multzoa da eta I+G+b arlotik merkatuko prozesu eta produktu errealetara bideratuta dauden teknologien transferentzia bizkor gertatzen da.

“Hainbat laser teknologia ikertzeaz gain, inbertsio honen helburua, laser teknologiak garatzeko eta ondorengo industrializaziorako IK4-IDEKOk puntako ekipoa edukitzea da” ziurtatu du Jordi Figuerasek, Transformazio Prozesuen Ikerketa Lerroko kudeatzaileak.

Gaur egun IK4-IDEKOk ekipo aurreratuak dituen instalazioak eskaintzen ditu materialen ez-ohiko transformazio-teknologiak ikertzeko, hala nola, prozesu hibridoak, material ekarpenak edota material konposatuzko piezen fabrikazioa eta mekanizazioa.

Zentroak tailer bat dauka ohiko prozesuentzako eta beste bat doitasunezko mekanizazioentzako, baita teknologien ikerketa eta garapenerako laborategia eta zerbitzu aurreratuentzako laborategia ere.

logo fondos FEDER

    KATEGORIAK