ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk lotzeko sistema adimendunen lehenengo emaitzak aurkeztu ditu Edinburgon

IK4-IDEKOk lotzeko sistema adimendunen lehenengo emaitzak aurkeztu ditu Edinburgon

IK4-IDEKOk Europako INTEFIX, proiektuaren lehenengo urtean egindako lanaren emaitzak aurkeztu ditu gainontzeko bazkideekin batera. Proiektu honen helburua, lotzeko sistema adimendunak erabiliz, mekanizazio prozesuetan errendimendua handitzea da.

Proiektu honetan IK4-IDEKOk egiten duen jarduera, portaera kontrolatu eta egokituko duen tresneria diseinatzeko metodologia berriak garatzea da, mekanizazio prozesuan emaitza zehatzagoak, merkeagoak eta kalitate handiagokoak lortzeko helburuarekin.

Lotzeko sistema adimendunaren diseinu berri bat, sektore aeronautikoko aluminiozko piezentzako

IK4-IDEKOko Mekanizazio eta produkzio Sistemen lerroko Jose Luis Lanzagorta doktoreak, mekanizazio prozesuan tentsio hondarrak kontutan izanik piezaren deformazioaren bilakaera aurreikusten duen modelo+ lotze sistemaren diseinua aurkeztu zuen. Modelo berri hauek txertatuta, piezen deformazioa murriztea lortzen da.

Lotzeko sistema adimendunak, pieza handiak makinan lerrokatzeko

IK4-IDEKOren beste lan arlo bat, balio erantsi handia duten pieza ertain/handientzako lotze sistema adimendunen garapena da. Ikuskaritza eta neurketa lerroko Alvaro Bertelsen doktoreak, sistema fotogranometriko aurreratu eta berritzaileak ezartzera bideratutako diseinu berriak aurkeztu zituen pieza handien lotze sistementzako. Kontzeptu berri honi esker, zehaztasuna hobetzen da eta mekanizatu beharreko material kopurua murrizten da.

INTEFIX proiektua, IK4-TEKNIKERren gidaritzapean, Europako Batasuneko 7. marko-programaren baitan dago eta I4MS ekimenaren parte da. Patzuergoa 22 bazkidek osatzen dute: 13 enpresa ertain, 3 enpresa handi, enpresa ertain 1 (enpresen elkartea), 3 unibertsitate eta 2 zentro teknologiko. Sei herrialdeetakoak; Frantzia, Alemania, Belgika, Turkia, Txekiar errepublika eta Espainia. Lan eremu bakoitzean lider diren pertsonek parte hartu zuten bileran, hala nola, IK4-IDEKO, IK4-TEKNIKER (líderra), OvGU/IFQ, RMCT, CECIMO & C-TEC.

    KATEGORIAK