ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk ikuskaritza soluzioak aurkezten ditu Metalmadrid azokan

IK4-IDEKOk ikuskaritza soluzioak aurkezten ditu Metalmadrid azokan

IK4-IDEKOk esperientzia handia dauka ikuskaritza eta neurketa soluzioetan. Industriako beharrizanen azterketarekin hasi eta ekipoen martxan jartze eta kalibraziora arte, ikuskaritza ez-suntsitzaileen teknologian aukera zabala eskaintzen du bere zerbitzu integralaren bitartez, sistemaren sendotasuna eta energia eraginkortasun zainduz.

Eskuragarri daukazun triptiko honetan ikusi ditzazkezu IK4-IDEKOk garatutako ikuskapen soluzioak 

Neurrira egindako ikuskaritzak

Prozesuen simulazioak

Teknologia egokienaren hautaketa

Diseinu mekanikoa eta automatizazioa

Fabrikazioa eta martxan jartzea

Azterketa automatikoaren softwarea

Datu eta txostenen azterketa

Bezeroaren kudeaketa sistemetara integrazioa Ekipoen monitorizazio sistemak Energia eraginkortasunaren optimizazioa

5.pabiloian kokatuta zegoen F03 stanean, ikuskaritza sistemen azken berrikuntzak ikusiko ahal izan ziren. Zentro teknologikoak trenen industria, automobilgintza, industria nuklearra, sektore petrokimikoa zein material konposatuen sektorerako garatu dituen zenbait soluzio ere ikus zitezken:

  • Trenen gurpilen ikuskaritza bolumetrikoa egiteko soluzio automatizatua ( janta eta errezela).
  • Ardatzen ikuskaritza bolumetrikoa egiteko soluzio automatizatua.
  • Transmisio tulipetan marruskadura bidezko soldaduren ikuskaritza egiteko soluzio automatizatua.
  • Lodiera handietako soldadura disimilatuen ikuskaritza egiteko soluzio automatizatua.
  • Dimentsio handidun burdinurtuzko osagaien ikuskaritza bolumetrikoa egiteko soluzio automatizatua.
  • Osagai konposatuen ikuskaritza egiteko soluzio automatizatua.

    KATEGORIAK