Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Ekainaren 11tik 15era bitartean ECNDT 2018 kongresua (European conference on Non-Destructive Testing) egingo da Göteborgen (Suedia) eta IK4-IDEKOk modu aktiboan parte hartuko du bertan. Ekitaldiaren hamabigarren edizioa da, eta ikuskapen teknika ez-suntsitzaileen eremuko unibertsitate, zentro eta enpresarik garrantzitsuenak biltzen ditu. IK4-IDEKOk hiru txosten aurkeztuko ditu, hiru ikuskapen teknikaren gainean, eta hori izango da kongresuari egingo dion ekarpena.
Alde batetik, Ivan Castro doktoreak tren ardatzen ikuskapenerako ultrasoinuen teknikan oinarritutako sistema berritzaile bat aurkeztuko du. Saiakuntza ez-suntzitsaileak gero eta garrantzi handiago hartzen ari dira hainbat faktore direla eta, tartean industri produktuei hainbat betekizunei ezartzen dizkien Europar Batasunaren direktibengatik.
Segurtasuna eta fidagarritasuna funtsezkoak direneko sektoreetan, esaterako tren sektorean edo aeronautikan, erabiltzen diren pieza eta osagai guztiei egin behar zaizkie saiakuntza horiek. Testuinguru honetan, Jose Luis Lanzagorta doktoreak ikuskapen sistemetako azken nobedadeak azalduko ditu eta, zehazki, Korronte Induzituetan oinarrituta tren ardatzen gainazaleko akatsak antzemateko sistemak.
Ivan Castro ikertzaileak bigarren txosten bat aurkeztuko du, non Termografia Aktibo bidez kuplak automatikoki ikuskatzeko sistema bat garatzen den Oil&Gas sektorerako.
Saiakuntza ez-suntsitzaileak (NDT) dira aztertutako piezei kalte egin gabe akats bolumetrikoak eta gainazalekoak antzematen uzten duten ikuskapenak. Saiakuntza hauen erabilera funtsezkoa da sektore batzuetan, hala nola tren sektorean eta aeronautikan, balio erantsi handiko osagaiak aztertzeko. Ikuskapen horiekin posible da aztertutako piezen jarraipena egitea, lortutako datuen kudeaketa adimenduna egitea, mantentze lan prediktiboetarako teknikak abian jartzea eta industriako manufaktura prozesuak gobernatzea.
Testuinguru honetan, saiakuntza ez-suntsitzaileak segurtasuneko protokolo eta betekizunetan sartzen hasi dira oso berritzaileak diren hainbat sektore estrategikotan, hala nola ingeniaritza nuklearrean, energiaren sorkuntzan, industria petrokimikoan, automobilgintzan, aeronautikan, eta itsasontzi eta tren bidezko garraioan.
Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen IK4-IDEKO zentroak neurketa sistemen laborategi aurreratu bat dauka, zeinak bultzada handia ematen dion NDTen eremuan erreferentzia gisan duen posizionamenduan.