Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Ikastaroaren helburua da enpresari nazioarteko bisioa eta posizionamendua emango dizkioten proiektuen antolaketan, garapenean eta kudeaketan adituak prestatzea, enpresak gure ingurune ekonomiko eta enpresarialeko erronkei erantzun ahal diezaien. Ikastaroak batez ere VII. Programa Marko Europarraren baitan aurkezten diren I+G alorreko proiektuak prestatzeko eta kudeatzeko formazioan sakontzen du, baina arreta berezia egiten dio, halaber, I+G+b alorra finantzatzeko nazioartean eta Espainian dauden beste programa batzuei.
Ikastaroaren gaiekin lotuta, 2012ko otsailaren 10ean, IK4-Idekoko Joseba Bilbatuak proiektu europarraren proposamen baten deskribapenaz arduratuko da nagusiki, eta atal administratiboak (formularioa, aurrekontua, parte hartzaileen datu legalak, harremanetarako pertsonak, etab.) eta proposamenaren azalpen hutsa diren atalak (helburuak, bikaintasuna, eragina, jarduerak, etab.) azalduko ditu, funtsezko atalak direlako eta Europar Batzordeak proposamena finantzatu ala ez horien menpe dagoelako.
I+G+b alorreko programa eta proiektuetan parte hartu eta beroiek kudeatu nahi dituzten enpresetako profesionalei zuzenduta dago.
Ikastaroa Innobasqueren instalazioetan emango da (Bizkaiko Parke Teknologikoa) 8 ostiraletan. Hasi, 2012ko otsailaren 3an hasiko da, eta irakasleak leku hauetatik etorritakoak izango dira:,
- IK4 eta Tecnalia korporazio teknologikoetako adituak
- Enterprise Europe Network Sareko Euskal Nodoaren kideak
- Mondragon Unibertsitatea
- Eusko Jaurlaritzaren, Aldundien eta CDTI erakundearen ordezkarien laguntzarekin.