Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IDK Intelligence Suite LITE adimen lehiakorrerako software bat da, enpresa erabakiak hartzen laguntzeko informazio esanguratsua aurkitu, lortu, iragazi, antolatu, sailkatu eta aztertu egiten duena.
Urte batzutan honen inguruko lanean aritu ondoren IK4-IDEKOk, eta bereziki Berrikuntza estrategikoa lerroko ikertzaileek, Adimen Lehiakorrerako bere softwarearen bertsio laburtua garatu du, IDK-Intelligence Suite. Honekin PYME enpresen behar bati erantzuten zaie, beraien neurrirako Adimen Lehiakorrerako sistema baita. Gaur eguno PYME enpresek ingurune ekonomiko globalizatuan elkarbizi dira, etengabeko aldaketa teknologiko eta kulturalean, eta beharrezkoa dute egindako aurreikuspenak etengabe berrikustea. Dauden ingurune lehiakorrean duten posizionamendua etengabe ezagutzea behar dute, etorkizunerako eszenatokiak zehaztu eta lehiakortsunean hobetzeko.
Adimen Lehiakorrak kanpoko ingurunea zaintzen, sortzen diren aldaketak garaiz identifikatzen, informazioa aztertzen eta garrantzitsuak diren informazioak dagokien arduradunei garaiz komunikatzen laguntzen du, horrela erabakiak efizientziaz hartu ahal izateko. Horretarako inguruan gertatzen diren aldaketak kontuan hartzen ditu (makroekonomia mailakoak eta mikroekonomia mailakoak) eta aukeren, mehatxuen eta arriskuen bilakaera aztertzen du , merkatu geografikoen., industria sektoreen, lehiakideen, teknologien, arau eta legeen bezalazo arloetan.
IDK-Intelligence Suite LITE plataforma berriak laguntza handia eman ahal izango die PYMEtako zuzendariei adimenari lotutako lanak egiteko, kostu ekonomiko handirik eta baliabide askorik gabe. Idk-Intelligence Suite LITE Software banaketa ereduaren baitan salduko da zerbitzu gisa (ingelesez: Software as a Service, SaaS). Aplikazioa eta datuak “ad-hoc” zerbitzarietan egongo dira bezeroentzat eta internet bidez sartu ahal izango dute.
Probatu IDK Intelligence Suite LITE proiektu pilotu gisa, zure enpresaren neurrirako prozesua diseinatu ahal izango dugu eta ziurrenik emaitzik lortu gabe egiten ari zareten aktibitate hau sistematizatzearen inbertsioaren emaitzak “in- situ” ikusi ahal izango ditugu.
Bidali emaila aazkarate@ideko.es edo deitu hona 943748000.