Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Zentro Teknologikoak, Euskadin fabrikazio aurreratuan erreferente denak, 20. Makina Erremintaren Kongresuan presentzia nabarmena izan zuen.Enpresari, teknikari, ikertzaile eta beste zenbait adituk, aeronautika bezalako sektoreetan egindako azken aurrerapen eta aplikazioei buruz eztabaidatuko zuten.
Fabrikazio aurreratua, Europako Batasunak Europako industriaren lehiakortasuna bermatzeko apustu estrategiko gisa kokatzen duena, teknika berritzaileen multzoa da, I+G+b-en oinarritutako teknologien transferentzia azkarra ematen delarik merkatuko prozesu eta merkatu errealetara bideratuta.
Beste batzuen artean, fabrikazio gehigarria nabarmentzen da, makina erreminta sektoreak datozen urteetako hazkundearen ardatz nagusi duena eta euskal industriarentzako aukera dena. Hori dela eta, gai nagusi izango zen Donostian izan zen Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologien Kongresuaren 20. edizioan.
Ekitaldian zehar, IK4-IDEKOk, Euskadin fabrikazio aurreratuan erreferentea eta fabrikazio gehigarrien teknikan aditua denak, presentzia nabarmena izan zuen, aeronautika bezalako sektoreetan hainbat aplikazio dituen teknika berriak aurkeztuko zituelako.Duela bi urtetik IK4-IDEKOk, kongresu hau antolatzen duen Makina Erreminta Fabrikatzaileen Espainiako Erakundearekin (AFM) lankidetzan dihardu.
IDEKO en el 20CMH en Donostia
Helburua, foro honetan erakusten diren eduki zientifikoei egitura eskaintzea da, bai eta fabrikazio aurreratuko teknikari eta adituentzat sektoreko gai esanguratsuak eta joerak identifikatzea ere. Edizio honetan, kongresuak toki garrantzitsua eman zion fabrikazio gehigarriari eta manufaktura teknika berrien azterketan zentratu zen, hala nola, aeronautika sektorerako sistemak, robotikarako sistemak edo “Zero akats” fabrikaziorako sistemak. Gainera, industria 4.0 kontzeptuak toki esanguratsua izan zuen, teknologia bideratzaile berriak, “Big Data” eta datuen tratamendua, sentsoreen erabilera eta “visual computing” berrikusi zirelarik.
Elgoibarko zentro teknologiak, hiru ponentzia tekniko eta keynote bat egingo zituen eta posterren atalean presentzia eta mahai-inguru batean lehendakaritza izan zuen.
Kongresua Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologien inguruko Kongresua sektoreko ekimenik nagusienetariko bat da, eta gaurtik aurrera Gipuzkoako Teknologia Parkean, Miramonen, fabrikaziorako sistema aurreratudun fabrikazio enpresak eta erabiltzaileak batuko ditu teknologia zentroetatik hurbildutako profesionalekin eta fabrikazio mekanikoan adituak diren unibertsitateekin batera.Hitzordu hau aproposa izango da enpresariak, teknikariak, ikerlariak eta bestelako adituek aro honetako azken aurrerapen eta aplikazioen inguruko eztabaida izateko. Kongresua Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela hasiko da, eta sarrera ekitaldian Fabrikazio gehigarrian mundu mailako espezialista den Terry Wohlers-en hitzaldi batekin hasiko da.
IK4-IDEKOren parte hartzea
Fabrikazio gehigarrian erreferente gisa, IK4-IDEKOk kongresuan hitzaldi bat eman zuen cladding laserraren erabileraren inguruan, hau da, aeronautika eta hidrokarburoen sektoreetan, konplexutasun handiko geometria duten piezak egiten laguntzen duten teknika multzoaren inguruan. Eraginkortasun energetikoa hobetzeko azken aurrerapenak ere azaldu zituen, makina erreminta fabrikatzaileek denbora gutxi barru ezarri beharko dituzten aurrerapenak hain zuzen ere. Fabrikatzaileak ingurumena kontuan hartzen hasi dira produktuak fabrikatzeko orduan eta etorkizun laburrean derrigorrezkoa izango da energia baloreak eta kontsumoa neurtzea.
Testuinguru honetan IK4-IDEKOk garraiatzeko moduko monitorizazio sistema bat garatu du, makina erremintentzat diseinatua bereziki, eta honen inguruan ere hitzaldi tekniko bat emango du. Ekipamendu honek makinaren osagai ezberdinetatik energia datuak lortu eta sinkronizatzeko aukera ematen digu tenperatura, emaria edo jariakinen presioa bezalako aldagai fisikoekin batera. Era berean, hirugarren hitzaldi bat ere eman zuen, aeronautika sektorerako piezetan distortsioak desagerrarazteko lotura adimentsuen inguruan.
IK4-IDEKOk kongresuko posterren atalean ere izango zuen bere lekua, zero akatsekin fabrikatzeari buruzko mahai inguru batean ere buru egin zuen eta keynote bat egin zuen diziplina honetan bertan non hainbat proiektu aurkeztu zituen.