ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-Idekok enpresekin dituen elkarlanak oso sendotuta bukatzen du 2011ko urtea

IK4-Idekok enpresekin dituen elkarlanak oso sendotuta bukatzen du 2011ko urtea

IK4-Idekok enpresekin dituen elkarlanak oso sendotuta bukatzen du 2011ko urtea. Izan ere, I+G+b proiektuetatik datozkion diru sarrerak 7,7 milioikoak izan dira.
             2011ko urtea bereziki nabarmena izan da industriako fabrikaziorako eta produkziorako teknologietan aditua den eta  enpresa ingurune berritzaile eta lehiakor bat modu iraunkorrean garatzen laguntzea misiotzat duen Elgoibarko Ideko-IK4 zentro teknologikoaren garapenean. Hazkundearen bidean jarraituta, gaur eguneko krisi egoera kontuan izanda balio handiagoa ematen baitio, Zentro Teknologikoak bere 25. urteurrenaren urtean bere negozio zifra osoa % 5 haztea lortu du, proiektuetatik datozkion diru sarrerak guztira 7,7 milioi eurokoak izanik.  Zenbateko horretatik, 5,1 milioi enpresekin izenpetutako kontratuen bidez garatutako I+G alorreko proiektuetatik etorritakoak izan dira, eta 2,5 milioi, berriz, hainbat erakunderen laguntzarekin egin ziren ikerketa proiektuetatik etorritakoak. 
            Gaur eguneko egoera dela-eta inoz baino beharrezkoagoa da  I+G alorreko aurrerapenak emaitza bihurtzea, teknologia berriak gure enpresen lehiakortasunaren ezaugarri bereizgarriaren oinarri izan daitezen. Egoeraz ohartuta eta gure ingurune sozioenpresarialarekin inoiz baino konprometitutago egonda, IK4-Idekok hainbat jardute linea landu ditu gure 2. urteurrenaren urtean, emaitzetarako orientazioaren epigrafea beti presente izanik.
            Ikerketaren alorrean IK4-Idekoko plantila osatzen duten 104 langileek nazioartean garatzen lagundu diote 13 proiektu europar aktiboren bitartez, horietako 5en zentro teknologikoa gidari lanetan arituta.  Fabrikazioko Teknologietan nazioartean dugun posizionamendu onari esker, CIRPeko eta EUSPENeko presentziak bermatuta baitago, mundo akademikoko profesional ospetsuenak erakarri ahal izan genituen gure 25. urteurrena dela-eta pasa den urrian egin genituen jardunaldi teknologikoetara.   Bertan mundu akademikoko ordezkariak eta gure inguruneko industriak elkartu ahal izan genituen fabrikazio teknologien etorkizunari buruzko eztabaidagune batean.
            Ikerketaren eremuan garatutako lana osatzeko emaitzak ehun sozioenpresarialera transferitzeko lan handia egin da, industrien eskaripeko proiektuak garatuta. 2011n IK4-Idekok I+G alorrean lankidetzan aritzeko ia 2 milioi euroko hitzarmenak ezarri ditu Makina Erremintaren eta Fabrikazioko Teknologiaren eremuetan erreferentziazkoak diren 4 enpresarekin, kasu bietan espezializaziorako ikuspegi garbi batekin.           
Bukatzeko, azpimarratzekoa da ikerketaren emaitzak ustiatzeko eta enpresei dibertsifikazio prozesu berrietan laguntza egiteko IK4-Ideko egiten ari dena.  Lehen emaitza gisa, fabrikazioaren sektoreko enpresei osasun sektorean barneratzen ahalbidetu die mekatronikan duen esperientzian eta prestakuntzan oinarrituta egin dituen garapen teknologiko berrien bitartez.

    KATEGORIAK