ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk doktore berria du ikerlari taldean

IK4-IDEKOk doktore berria du ikerlari taldean

Giza kapitalaren trebakuntzaren aldeko apustua funtsezkoa da garapen zientifiko eta teknologikoari begira. Hori dela eta, IK4-IDEKOren ardatz nagusietako bat ikerlarien formazioa da.

Agertoki honetan, Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen zentroak doktore berri bat gehitu du bere langileen artean. Ikerketa zentroko Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza taldeko Alberto Mendikute ikerlaria doktore egin zen Zaragozako Unibertsitatean, joan den uztailaren 5ean.

Mendikutek unibertsitateko gorengo gradua eskuratu zuen “Desarrollo de un proceso de alineación de piezas en bruto basado en fotogrametría para el mecanizado de componentes de grandes dimensiones” izenburudun tesiaren irakurketaren ondoren. 

Ikerlariak aurkeztutako lanak dimentsio handiko piezen neurketa, enkajea eta lerrokatzerako fotogrametria teknologian oinarritutako 3D ikusmen bidezko sistema bat proposatzen du.  

Mendikutek zehaztutako ikusmen sistema berritzaileak osagaien mekanizazio aurretiko pieza landugabeak prestatzeko soluzio eraginkor bat lortzen laguntzen du.

Soluzio horrez gain, hau da, makinaren prestatze lanen bi fase nagusietan oinarritutako arkitektura modular batez gain, adituak moduluetako bakoitzerako garapen software bat eskaintzen du.

Sistema honek prestaketa lanetako prozesu denborak murrizten ditu eta pieza landugabeek duten kalitatea bermatzen du, bai mekanizazio prozesuan zein operazioaren aurretiko mekanismoetan.

Mendikutek lortutako errekonozimendu akademikoarekin 29 dira IK4-IDEKOk  lantaldean duen doktore kopurua. Izan ere, erakunde hau bikaintasun zientifiko eta teknologikoari begirako profilak bertakotzera zuzenduta dago industria fabrikaziorako soluzio berritzaileen garapenaren espezializazioa bultzatzeko.

Aditu taldearen profila indartzeaz gain, doktore berriak sartzeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide direnei Eusko Jaurlaritzak eskatzen dien betebeharrak indartzen laguntzen die.

IK4-IDEKOk, 1986an makina erremintako fabrikatzaileen erronkei aurre egiteko sortua, 117 ikerlariko plantila du gaur egun eta 4 ikerketa arlotan dihardu: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio Prozesuak, Diseinua eta Doitasun Ingeniaritza eta IKTak eta Automatizazioa.

KATEGORIAK