21/12/2016IK4-IDEKOk Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortu du
Eusko Jaurlaritzak luzatzen duen ziurtagiri ofizial publiko eta doako honek, Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du. Ziurtagiri honen arabera 3 maila daude, oinarrizko maila edo Bikain beltza, tarteko maila edo Bikain zilarra eta goi maila edo Bikain urrea.
Ziurtagiri honen bitartez
enpresak bere funtzionamenduan duen euskarazko presentzia eta erabilera zenbateraino den eta nola egiten duen ebaluatzen da.
Azaroan zehar egin ziren ebaluazioak
IK4-IDEKOn eta tarteko maila edo
Bikain zilarra lortu genuen. Aurrera begira, talde ebaluatzaileak egindako proposamen eta zer hobetuak martxan jarriko dira, epe luze, ertain eta motzerako helburuak ezarriz.
Aurtengo ekitaldian 52 enpresa igo dira oholtzara ziurtagiria jasotzera, Abenduak 19an, Donostiako Kursaalen Iñigo Urkullu Lehendakariak, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Confebaskeko presidente Roberto Larrañagarekin batera.
IK4-IDEKOko langile guztiei, Zorionak euskararen normalkuntzaren alde eginiko lanagatik!