ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKOk bere posizionamendua bultzatu du Fabrikazio Aurreratuko erreferente legez sektorearen ikerketa foro nagusian

IK4-IDEKOk bere posizionamendua bultzatu du Fabrikazio Aurreratuko erreferente legez sektorearen ikerketa foro nagusian
Zentro teknologikoak presentzia nabarmena izan du Produkzioko Ingeniaritzaren Nazioarteko Akademiaren (CIRP) azken biltzarrean.

Euskal erakundeak topaketan aurkeztu zuen berak gidatzen duen hautagaitza nazioarteko erakundearen urteko kongresua antolatzeko 2022an.

CIRP biltzarrean izandako parte hartzea kokatzen da euskal zentroak egindako apustuaren baitan aliantzak areagotzeko fabrikazio industrialeko eragile nagusiekin.

Fabrikazio industrialeko eragile espezializatu nagusiekin elkarlana indartzeko misioarekin, zentro teknologikoak IK4-IDEKO parte hartu du Produkzio Ingeniaritzaren Nazioarteko Akademiaren (CIRP) azken biltzarrean, eta topaketa horietan aurkeztu du bere hautagaitza erakundearen urteroko kongresua antolatzeko 2022an.

Foroak, abuztuaren 20 eta 26 artean ospatu zena Suitzako Lugano hirian, hitzaldi programa aberatsa izan zuen beste behin ere, eta bertan bildu ziren fabrikazioari aplikatutako ikerketan diharduten aktore nabarmenenak.

Topaketan zehar, IK4-IDEKOko Dinamika eta Kontrola ikerketa taldearen arduraduna den Jokin Muñoa doktoreak ofizialki aurkeztu zuen euskal zentroak gidatutako hautagaitza CIRParen urteroko kongresua 2022an Vitoria-Gasteizen antolatzeko. Ekimen honetan parte hartzen dute, baita ere, IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak, Mondragoneko MGEP eskola politeknikoak eta Zaragozako Unibertsitateak.

CIRPeko kide den Muñoa doktorea arduratu zen proposamena eta hautagaitzan aurreikusitako jarduera-programa azaltzeko. Hautagaitzak irabaziz gero, mundu osoko 600 ikerlaritik gora eramango lituzke Europa Jauregira.

CIRParen biltzarra antolatu nahi izatea kokatzen da IK4-IDEKOren apustuaren baitan ikerketa zentroak aliantzak indartu eta elkarlana bultza dezan fabrikazio industrialari aplikatutako teknologien garapenean garrantzia duten beste eragile batzuekin. Zentro gipuzkoarrak 30 urteko espezializazioa du esparru horretan.

Pasa den abuztuko biltzarrean hitzaldi desberdinak entzun ahal izan ziren, eta besteen artean hizketa-gai izan zituzten fabrikazio arloko azken joerak, zientzia eta teknologien arloan emandako aurrerapenak, fabrikazio prozesu eta sistemak, produkzio ekipamenduak, automatizazioa eta produktuaren diseinua.

Muñoaz gainera, ekitaldian presentzia nabarmena izan zuten IK4-IDEKOko beste bi ikerlarik ere, Xavier Beudaert eta David Barrenetxea doktoreek, hain zuzen.

Zehazki, Beudaertek artikulu baten osaketan parte hartu zuen honako gaiari buruz: aurrer apen abiaduraren interpolazioa azelerazio eta jerk mugarekin. Lana Waterlooko unibertsitate kanadarreko Kaan Erkorkmaz irakasleak aurkeztu zuen. Ikerketa hori garatu da euskal zentroak sustatutako aliantza eta elkarlanen programaren baitan.

 “Lanak interpolazio-algoritmo berri bat proposatzen du gai dena kalkulu paraleloko azken teknikak erabiltzeko. Ikerketa ematen da gainazal konplexuen mekanizazio prozesuen azterketaren testuinguruan, eta eremu horretan zenbaki-kontrolen interpolazio-algoritmoek garrantzia handia dute prozesu-denbora minimoa eta akabera on bat lortzeko”, dio Beudaert doktoreak. 

Bien bitartean, CIRParen kide den David Barrenetxea doktoreak aurkezpen tekniko bat egin zuen aurpegien artezketaren optimizazio prozesuen inguruan. Bere hitzartzean, adituak azaldu zuen zein den egun dagoen problematika prozesuari ekiteko orduan hautatu beharreko teknika eta estrategia aproposenen inguruan, eta baita artezketa hobetzeko aukeraren inguruan ere, simulazio modelo eta kontraste esperimentalen garapenean oinarrituz. Doktore tesi baten bidez egiten ari den ikerketa lan bat da, UPV-EHUrekin lankidetzan.

IK4-IDEKOk CIRParen bileretan parte hartzeak baieztatzen du zentro teknologikoak duen garrantzia Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako tekniken ikerketan eta industriara bideratutako berrikuntzako erreferente modura.

CIRPak, produkzio ingeniaritzaren arloan aitzindari den erakundeak, urtero ospatzen du biltzar orokor bat misiotzat hartuta I+Ga fabrikazioaren eremuan zabaltzea, ezagutza partekatzea eta etorkizuneko perspektibak aztertzearekin.

Egun, Espainiak sei kide iraunkor ditu erakundean, eta horietatik hiru IK4-IDEKOko ikerlariak dira. Organizazio profesional honetako kide izateko, behar-beharrezkoa da finkatutako ibilbide profesionala izatea ikerketaren arloan.

KATEGORIAK