Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Erakundeko jendea prestatzearen aldeko eta maila handiko profilei ematearen aldeko apustuak dira gure zentroaren funtsezko mugarriak, horrela gure 8 ikerketa lerroen gaitasunak areagotzeko. Izan ere, aurten doktore gehiago daukagu plantillan, guztira 23 izanik.
Pasa den azaroaren 5ean, Nerea Arangurenek, IK4-IDEKOko Berrikuntza eta Ustiapen Teknologikoko zuzendariak, “Diseño y Desarrollo de un Modelo de Colaboración entre Centros Tecnológicos y Empresas para la Gestión de la Innovación Tecnológica y la Transferencia de Tecnología” izenburupean egindako doktore tesia irakurri zuen Mondragon Unibertsitatean.
Ikerketa lanak lankidetza eredu bat proposatzen du hiru kudeaketa mailatan oinarrituta, maila estrategikoan, maila taktikoan eta maila operatiboan, eta emaitzetara orientatuta egongo dela eta berrikuntzan erabilitako baliabideen ustiapen ezin hobea lortuko dela ziurtatzera bideratuta dago. Horretarako, lankidetza harremanak ezartzerakoan funtsezkotzat identifikatutako aldagaien tratamendua aurreikusten du.
Eta atzo, abenduak 19, David Barrenetxeak, Produkzio Kudeaketa lerroko ikertzaileak, bere doktoretza tesia aurkeztu zuen Mondragon Unibertsitatean, Tesia zentrorik gabeko artezketa prozesuen optimizazioari buruzkoa zen eta izenburu hau zuen: "Zentrorik gabeko artezketan zehaztasuna eta produktibitatea areagotzeko eredu, teknika eta aplikazio berrien garapena, ezegonkortasun dinamikoak kenduta eta artezketa zikloaren konfigurazio optimoa lortuta zeharkako zein alderik aldeko artezketa moduetan”. Tesi horren lanari esker Estartarako/Danobaterako SUA webguneko aplikazioa garatu da zentrorik gabeko artezketa prozesuen optimizaziorako
Zorionak bioi