ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO, VISIO 2014n egon zen

IK4-IDEKO, VISIO 2014n egon zen

IK4-IDEKOk VISIO 2014, erakundeen berrikuntzarako zaintza eta adimen sistematikoari buruzko Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuen urriaren 16 eta 17an Basque Culinary Centerren.

VISIO 2014, Zaintza Teknologikoarekin eta Adimen Lehiakorrarekin harremana duten gaiak partekatu eta eztabaidatzeko nazioarteko erreferentziazko topaketa da.

IK4-IDEKOren presentzia aipagarria izan zen bosgarren edizio honetan; konferentziaren babesle izan zelako, Adituen Batzordeko kide delako eta bi artikulu aurkeztu zituelako “Adimen Lehiakorra funtsezko jarduera negozio eredu berrien dibertsifikaziorako” eta “I+G adimen lehiakorraren atzean: teknologia eta erreminta berriak”. Azken gai hau Jon Nuñezek aurrez aurre aurkeztu zuen ostiraleko saioan, urriaren 17an. Bestalde, gune komertzialean ere egon zen, zaintza teknologikoaren arloan eta Adimen lehiakorraren arloan zentroak jarraitzen dituen estrategiak ezagutzera eman zituen, berriki merkaturatutako INTELSUITE erreminta berriaren online bidezko erakustaldiekin.

IK4-IDEKOren Berrikuntza Estragikoa lerroak, adimen Lehiakorraren arloan lanean jarraitzen du Adimen Lehiakorrean (AL) eta Zaintza Teknologikoan soluzio osoak eta pertsonalizatuak garatzen. Industria esperientzia handia dauka eta adituak dira ALren aholkularitzan. Softwarean oinarritzen diren produktu eta soluzioak garatu ditu eta bezeroei laguntza eskaini die Berrikuntza Estrategikoaren beste alor batzuetan, hala nola, industria eta enpresa arloan aplikatutako I+G+b-ren kudeaketa integrala eragiten, teknologiaren eta estrategiaren planifikazioan, produktu berrien garapenean eta I+G emaitzen transferentzia teknologikoa aplikatzen besteak beste.

Hamar urte baino gehiagoko esperientziarekin, aurten INTELSUITE merkaturatu du. Online bidezko plataforma da eta ingurune lehiakorra monitorizatuta, norbere negozioaren adimena sortzea baimentzen du erraminta honek.

Konferentzian egon ziren lankideek pozik erakutsi ziete tresna hau interesa erakusten zuten guztiei gure stanean.

INTELSUITE erabat moldagarria den softwarea da eta eskaintzen dituen hainbat bertsioei esker, edonork izan dezake bere beharretara egokitutako soluzioa, bai partikularrek baita PYME edo erakunde industrialek ere. Erreminta integrala da, ez du instalaziorik behar, erabiltzeko prest eskaintzen da eta bezeroak tresnaren erabateko kontrola eta bermea izango du uneoro eguneratua egongo delako.

    KATEGORIAK