Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Pasa den larunbatean jokatu zen Gipuzkoako euskal pilota egokituko II. Txapelketako finala, adimen urritasuna duten kirolarientzako antolatutakoa.
Giro bikaina egon zen Elgoibarko finalean. Pilotariak urduri etorri baziren ere, maila ona erakutsi zuten. Pilotariak Donostiatik, Zarauztik eta Irunetik etorritakoak izan ziren. Bikote txapelduna Irungo Ramuntxo elkarteko Jon Lasaga eta Pedro San Jorge izan ziren.
Txapelketa hau IK4-IDEKOk babestu zuen, Cafés Aitonaren laguntzarekin.