26/02/2010
IK4-IDEKO-K hainbat soluzio aurkeztu ditu makina erreminten sektoreko pymeak lehiakorragoak izan daitezen
Gaurtik aurrera Makina Erreminten sektoreko Pymeek nazioartean arrakastaz lehian aritzen lagunduko dieten soluzio teknologiko berriak dituzte.
Elgoibarko IK4-Ideko zentro teknologikoak lortu du mikrofabrikaziorako behar diren metodologia eta ezagutzak sektore honetan fabrikatzaileak diren Europak Pymeen esku jartzea, estatu mailan zein nazioartean benetako mugarria den mikrofresagailu bat garatuta eta fabrikatuta. Makina hau eta beste hiru prototipo (laser bidezko mikromekanizazioa, harizko mikroelektrohigadura eta sarpen bidezko mikroelektrohigadura) eta zenbait erakusgailu izan dira LAUNCH-MICRO proiektu europarraren protagonistak. Proiektua, Zentro Teknologikoak dimentsio eta toleratzia azpimikrometrikodun piezen fabrikazio prozesuak, sistemak eta makinak garatzeko dituen "Mikroteknologiak eta Ultradoitasuna" izeneko ikerketa lerroaren baitan egin izan da, eta bere ondorioak gaur eguerdian aurkeztu dira IK4-Idekon.
IK4-Idekok lideratu du proiektua eta Espainia, Alemania, Holanda, Austria, Polonia eta Erresuma Batuko 28 enpresa eta Zentro Teknologikok osatutako partzuergo bat izan du atzean. Proiektuak 51 hilabete iraun ditu eta 5 milio euroko aurrekontua izan du, zeina Europako Ekonomia Erkidegoak zati batean finantzatu baitu.
Medikuntzaren sektorea (hortzak, ortopedia, optika...), moldeak, aeronautika, automobilgintza eta energia berriztagarriak dira, besteak beste, garapen hauen aplikazio praktikoen eremu nagusiak, eta haien helburu nagusia da Makina Erreminten sektoreak enpresa horietarako teknologia egin ahal izatea, enpresa horiek lehiakorragoak izan daitezen eta, horrenbestez, Europako Batasunaren hazkunde ekonomikoa iraunkorra izaten laguntzeko.
Krisi garai honetan, oso berri positiboa dugu hau; izan ere, Espainian sektore honen produkzioa %27,8 jaitsi baita azken urtean. Proiektu honekin Pymeek, Makina Erreminten merkatuaren %90 ordezkatzen dutenek, negozio bide berriak ireki ahal izango dituzte, bai eta Europan eta nazioartean soluzio berritzaileak eskaini ere.
Proiektu honekin, IK4-Idekok berretsi egiten du manufacturingeko sektoreari beste enpresek ez dituzten teknologiak emateko hartu duen konpromisoa, sektore horri bere lehiakortasuna hobetzen eta mikroteknologien eta ultradoitasunaren alorretan duen gaitasun berezia sendotzen lagunduta.
Gaur aurkeztu den prototipo hau udaberri honetan Makina Erreminten sektoreak Bilbon egingo duen Biurtekoan ikusi ahal izango dugu, hain zuzen ere Ideko-Ik4k bertan izango duen erakusmahaian.