Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Foroa funtsezkoa da hondar tentsioen iragarpen, ebaluazio, kontrol eta aplikazioetan interesa duten zientzialari, ikasle eta ingeniarientzat. “The 9th International Conference on Residual Stresses” biltzarrean, Garmisch-Partenkirchenen, hainbat gai landu ziren, horien artean tentsio eremuek distortsioan duten eragina, materialak kanpoko karga batekiko duen erantzunean duen eragina, osagaien errendimenduak, modelaketa, neurtzeko metodoak, etab.
Biltzarrean hondar tentsioak neurtzeko ekipamendurik modernoetako batzuk aurkeztu ziren, esaterako, Hole Driling tradizionalean aplikatzen den ekipamendu bat, zeinean hondar tentsioen neurketa doitasun handiko interferometro baten bidez egiten den. Hau da, hondar tentsioen iragarpen, ebaluazio, kontrol eta aplikazioaren inguruko gaur egungo perspektiba. Saio guztien artean hauei lotutakoak nabarmen daitezke: Fabrikazio prozesuak, Difrakzio metodoak, Neurketarako metodo mekanikoak edo Simulazio metodoak.
Plenary Talk saioa Masahito Mochizuki irakasleak eman zuen (Osakako unibertsitatea, Japonia), simulazio numerikoari buruz, eta hondar tentsioen eremuaren barruan simulazio teknika berri, gaur egungo eta indartsuak ikasteko balio izan zuen.