ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4-IDEKO, EMVA Europako ikusmen artifiziala elkarteko bazkide

IK4-IDEKO, EMVA Europako ikusmen artifiziala elkarteko bazkide

IK4-IDEKO, Fabrikazio eta Produkzio industrialeko teknologietan liderra den zentro teknologikoa, EMVA Europako ikusmen artifiziala elkarteko bazkide izango da hemendik aurrera. Irabazi -asmorik gabeko elkarte hau Bartzelonan sortu zen 2003an eta ikusmen artifiziala teknologiaren erabilera eta garapena bultzatzen ditu. Era berean, bazkideen arteko ikusmen artifizialaren arloko onurak eta sinergiak sortuko dituzten lankidetzak bultzatzen ditu.

 EMVAren helburuen artean daude bere kideen interesak bermatzea eta ikusmen artifiziala teknologia industrian aplikatzen dela egiaztatzea, bai Europan baitaEuropaz kanpoko herrialdetan ere.

 IK4-IDEKO zentro teknologikoak 8 ikerketa lerrotan garatzen du bere jarduera, guztiek manufaktura industriarentzat zerbitzu eta produktu berriak garatzeko helburuarekin. Neurketa eta Ikuskaritza ikerketa lerroak bereziki, 2D/3D ikuspegian eta fotonika teknologietan oinarrituta, neurrira egindako soluzio automatizatuak garatzeko helburua du.

 Arreta berezia jartzen diote kontaktu gabeko metrologiari, bere teknologia fotogrametrikoaren bidez (bai estereofotogrametria eta laser triangulazioa baita autokalibratutako kamera-anitzaren fotogrametria ere). Ultrasoinu bidez egindako ikuskaritza teknologietan oinarritzen diren NDT ikuskaritza soluzio automatizatu berriak (bai transduktore piezoelektrikoak, EMAT teknologia eta phased-array elementu-anitzeko ikuskaritza unitateen diseinua ere) eta termografia aktiboa (induktiboa, laserra…) garatzen dituzte. 

 Ikuskaritza eta neurketa ikerketa lerroaren jarduerak bezeroekin lankidetza osoa izaten du bai garapenaren etapa nagusi guztietan zein azken inplementazio industrialean, bai diseinuaren hasierako faseetan zein azken instalazio eta egiaztapen industrialean ere.

    KATEGORIAK