ESKATU INFORMAZIOA

 
BERRIAK

Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak

IK4: abangoardiako teknologia etorkizuneko makina-erremintarako

IK4: abangoardiako teknologia etorkizuneko makina-erremintarako
  • IK4-TEKNIKERek eta IK4-IDEKOk, aurten, batera erakutsiko dituzte beren garapen teknologikoak: stand batean, IK4 Aliantzak makina-erremintaren sektorearen zerbitzura egindako berrikuntza azalduko dute.
  • Zentro teknologikoek garapen aurreratuak aurkeztuko dituzte, hala nola laser-ekipoak, artisau-prozesuak robotizatzeko sistemak eta bibrazioak murrizteko sistemak.
     

(Bilbo, 2012ko maiatzaren xx(a).- Laser-ekipo ultradoiak, tren-industriarako ikuskapenak eta neurketak egiteko teknologia aurreratuak eta artisau-prozesuak automatizatzeko robotika aurreratua aurkeztuko ditu, besteak beste, IK4 Aliantza Teknologikoak Makina Erremintaren Bienalean (Bilbao Exhibition Centre - BEC, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra).

Horretarako, IK4-TEKNIKER eta IK4-IDEKO zentro teknologikoen laguntza izan du. Biak ala biak erreferentzia dira makina-erremintaren sektorean, eta, azken hamarkadetan, oso espezializazio-maila altua lortu dute; horregatik, askotariko aplikazioen zerbitzura jar ditzakete beren garapen teknologiko aurreratuak.

Bilbao Exhibition Centreko 1. pabiloian egongo da standa, C08 eta D09 korridoreen artean. Hara hurbiltzen direnek bertatik bertara ikusiko dute IK4k makina-erremintarako diseinatutako teknologia aurreratuen erakustaldi bikaina. IK4-TEKNIKERen berrikuntzen funtzionamendua are nabarmenago ikusiko da 3Dko mapping teknologian oinarritutako ikusizko aurkezpen ikusgarri baten bidez (teknologia horren adibide-bideoa). Bestalde, IK4-IDEKOk mikromekanizazioko bi prototipo erakutsiko ditu, zelula gisa antolatuak, lente intraokularrak in situ ekoizten.

Nola IK4-TEKNIKER hala IK4-IDEKO Errendimendu Handiko Fabrikazioko Ikerketa Zentro Kooperatiboko (CIC marGUNE) kide dira, eta batera lan egiten dute teknologia-maila altuko fabrikaziorako zenbait ikerketa-proiektu garrantzitsutan, esate baterako Hiperión proiektuan, non asmoa baita Euskadi izatea mundu mailako lehen aukera tamaina handiko piezak egiteko doitasun handiko makinak erosteko orduan.

Bi zentroen ahalmenen baturari esker, fabrikazio-teknologietako Espainiako eskaintza zabalena eta indartsuena osatu dute, eta, hala, sektore horretan erreferentzia diren herrialdeen maila berean kokatu dira. IK4-TEKNIKERek eta IK4-IDEKOk estu lan egiten dute elkarrekin IK4 Aliantzaren barruan, ikerketa-kostuak diru publikoarekin optimizatuz eta teknologien transferentzia pertsonalizatuz eta bezeroen neurrira eginez.

Ondoren, bi zentro teknologikoek Bienalean batera jarriko duten pabiloian erakutsiko dituzten gailuak azaltzen dira. Makina-erremintarako prototipoak dira, eta IK4-TEKNIKERek eta IK4-IDEKOk sektore horretako teknologiaren erreferentzia izateko duten ahalmena islatzen dute.

Informazio gehiago

    KATEGORIAK