Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
IK4-IDEKOk mekanizazio prozesuan bibrazioak ezabatu eta txirbil haustura errazteko teknologia berriak aurkeztuko ditu antolatu duen jardunaldian. Abenduaren 16an izango da 09:00etatik 13:30era.
Erreserba ezazu lekua IZEN EMATE FORMULARIOA betez. Plazak mugatuak dira.
Jardunaldiaren helburuak honakoak dira:
Arlo teorikoa ikusi ondoren, aurkeztutako estrategiak benetako makinetan erakutsiko dira prototipoen tailerrean. Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi jardunaldiaren agenda
Goizean zehar bibrazioak ezabatzeko teknika desberdinak azaldu eta ebaketa prozesuan txirbil haustura errazten duten teknologiak ezagutzera ere emango dira. Jardunaldiaren zati handi bat prototipoen tailerrean egingo diren probek beteko dute, non mekanizazio prozesu desberdinetan bibrazioak ezabatzeko teknika hauek nola funtzionatzen duten ikusteko aukera izango duten bertaratutakoek.
Tailerrean, bibrazio arazoak izan eta zentroko ikertzaileek konpondu dituzten piezen stand bat ere ikusgai egongo da.