Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Zentro teknologikoak aktiboki hartu zuen parte Produkzio Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiaren 70. Batzar Orokorrean.
Aurtengo Batzarrean, IDEKOko Xavier Beudaert ikertzaileak Taylor domina jaso zuen, eta erakundeko zuzendari zientifikoa den, Jokin Muñoa, Akademiako Fellow Member izendatu zuten.
IDEKO zentro teknologikoak, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kideak, presentzia nabarmena izan du Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiaren (CIRP) 70. Batzar Orokorrean, abuztuaren 22tik 29ra formatu birtualean ospatu dena.
Aurtengo batzarra abuztuaren 29an amaitu zen, eta Akademiako Municheko kideek antolatu zuten formatu telematikoan, pandemiak eragindako murrizketen ondorioz.
Topaketa
horretan, CIRPek Xavier Beudaert IDEKOko ikertzaileari Taylor domina eman zion,
Akademiak 2019ko edizioan aurkeztutako ikerlan onenaren saria, hain zuzen ere.
Sari hori 2020an eman zioten Beudaerti, baina pandemiak eragindako murrizketak
direla eta,sari banaketa ofiziala aurten egin da.
Sari hau mugarri garrantzitsua da IDEKOrentzat, saria 1958an ezarri zenetik
Estatuan kokatutako zentro bateko ikertzaile batek jasotzen duen lehen aldia
baita.
Xavier Beudaerten ikerketa lana saritu nahi izan du CIRPek, motelgailu aktibo
eramangarrien arloan egindako lan zientifikoagatik.
"IDEKOrentzat benetako harrotasuna da gure taldean Xavier Beudaert
bezalako ikertzaile bat izatea. Makinen kontrol dinamikoan egiten duen lana
estandar berriak ezartzen ari da nazioarteko ikerketan eta gure
errekonozimendua adierazi nahi diogu ", esan du Muñoak.
70. batzarra izan da Jokin Muñoa CIRPeko Fellow Member aukeratua izan den tokia ere. Izendapen horrek, modu iraunkorrean, erakunde ospetsuak euskal zentro teknologikoaren fabrikazio-teknologien garapenean duen espezializazioari beste aitorpen bat egiten dio.
Akademiako kideentzako kategorien barruan, Fellow aitorpenaren titularrak beren espezializazio esparruan ibilbide egiaztatua duten ikertzaileak dira, eta, beraz, bizitza osorako nazioarteko erakundeko kide bihurtzen dira.
Fellow kide-kopurua mugatua da, eta hautatzeak prozesu luze eta zorrotza eskatzen du, hautatutako pertsonaren ikerketa-ibilbidean erakutsitako bikaintasunean oinarritua. Horretarako, besteak beste, bereizketa hori duten beste lau adituren esponsorizazioa behar da.
Iaz David Barrenetxea eta 2009an Mikel Zatarain aukeratu ostean, IDEKO taldeko hirugarren aditua da. Une honetan, 170 Fellow kide iraunkor eta 137 bazkide inguru ditu CIRPek.