Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Erakundea berriki sartu da Espainiako Teknologia Zentroen Federazioan (Fedit), adimen artifizialaren eta doitasunaren arloetan proiekzioa sendotzen jarraitzeko.
Basque Research
and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den IDEKO zentro
teknologikoak urrats berri bat eman du fabrikazio aurreratuan erreferentziazko
erakunde gisa duen posizionamendua indartzeko, Espainiako Teknologia Zentroen
Federazioan (Fedit) integratuta.
Elgoibarko zentroa Federazioaren Ezohiko Batzar
Nagusian sartu zen ofizialki, otsailaren 22an. Bide telematikoz egin zen
ekitaldian Nerea Aranguren IDEKOko zuzendari nagusiak parte hartu zuen.
“Fedit programan parte hartzeak aukera emango
digu fabrikazio aurreratuko teknologien garapenean estatu mailan
erreferentziazko zentro teknologiko gisa dugun posizioa sendotzen jarraitzeko,
manufacturing-ari aplikatutako adimen artifizialaren eta doitasun makina eta
prozesuen esparruetan arreta berezia jarrita”, Arangurenen esanetan.
1996an eratu zen Fedit, eta berrikuntza eta
garapen teknologikoa sustatzen ditu, enpresen lehiakortasuna areagotzeko
helburuarekin.
“Fedit erakundea
funtsezko eragilea da I+G+b pribatua dinamizatzeko, eta industria sarearen
aliatu estrategikoa da. IDEKOrentzat federazio horretako kide izateak esan nahi
du aliantzak ezartzeko bidea zolatzen jarraitzea, abangoardiako garapen
teknologikoan erreferente izateko eta hura merkatura transferitzeko” Arangurenek
gaineratu duenez.
IDEKO sartzeaz gain, Fedit Batzarrak beste zentro teknologiko batzuk
Federaziora iritsi zirela iragartzeko balio izan zuen, hala nola, IKERLAN,
AINIA, AITEX, IBV, ITI, ITENE eta AIMPLAS. Sarrera berri horiekin, Fedit
Teknologia Zentroen Sare Nazionalak 44 bazkide eta 3 eskualde elkarte ditu: REDIT,
ATIGA eta ADITECH.
“Indar izugarria gara gure herrialdean berrikuntza bultzatzeko», zehaztu
zuen Carlos Calvo Fedit elkarteko presidenteak Batzarrean.
Federazioa nazioarteko hainbat elkarte eta erakundetako kide da, eta horien
artean nabarmentzekoak dira Europako Ikerketa eta Teknologia Erakundeen
Elkarteko Batzorde Betearazlea (EARTO) eta Enpresa Txiki eta Ertainentzako
Nazioarteko Sareko Batzorde Betearazlea (INSME).