Hemen aurki ditzakezu IDEKOri buruzko azken berriak
Zentro teknologikoak presentzia nabarmena izango du ekitaldian, 10 ponentzia tekniko aurkeztuz, talentuaren gaineko foro batean parte hartuz eta enpresa digitalei buruzko mahai biribil bat moderatuz.
Erakundeak kongresuan aurkeztuko du BRTAko kide moduan bere marka irudi berria ere.
Produkzio prozesuen digitalizazioaren azken aurrerapenak, cladding laser esparruko teknologiarik berritzaileenak edo osagai handien ekoizpenean metrologia industrialeko teknika berriak dira zentro teknologikoak IDEKO datorren edizioan Congreso de Máquina Herramienta landuko dituen espezializazio eremu batzuk; Gipuzkoako Parke teknologikoan urriaren 23tik urriaren 25era izango direnak.
Makina-Erremintako ekoizleen elkarteak antolatutako (AFM) ekitaldian, industria ekoizpenerako teknologiak garatzen espezializatutako erakundeak presentzia nabarmena izango du 10 ponentzia tekniko aurkeztuz eta mahai inguru batzuetan parte hartuz.
Ekitaldiko lehen jardunaldian, hogeitabigarren edizioan, IDEKOko zuzendari nagusia den Nerea Arangurenek erakunde batean digitalizazio prozesu bat hasteko ibilbide orria aurkeztuko du, eta baita berrikuntza industrialeko prozesua eusteko partner teknologiko bat izatearen garrantzia ere. Adituak talentuaren ahalmenaren erronken gaineko mahai inguru batean ere parte hartuko du.
Fabrikazio prozesuen eta doitasun ingeniaritzaren abangoardian
Atal zientifiko-teknikoan, Fabrikazio Prozesuen taldeko ikerlaria den Sonia M. Garciak, IDEKOk ibilbide finkatua duen eremua, produkzioan lortutako mikroegiturekin Rene 80 cladding laser prozesuan erabilitako parametroen arteko korrelazioa aztertu duen ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditu.
Lan talde berekoa den Joana Ramos ikerlariak azalduko du gainazaleko egoerak eta altzairu txapen osaketak duten eragina txapa metalikoen mozketan laser bidez eta piezen azken kalitatean.
Itziar Rikondo doktoreak biki digitalak sortzeko
teknikarik aurreratuenak azalduko ditu makina-erreminta produkzio sistema
konplexu eta automatizatuak optimizatzeko. Artezketan aditua den Maria Garciak artezketa
bidezko testurizatze tekniken gaineko hitzaldi bat eskainiko du osagai
industrialen marruskadura propietateak hobetzeko.
Artezketan aditua den Maria Garciak artezketa bidezko testurizatze tekniken gaineko hitzaldi bat eskainiko du osagai industrialen marruskadura propietateak hobetzeko.
Maria Aurrekoetxea ikerlariak aluminio eta titaniozko egiturazko osagai aeronautikoen mekanizatzean sortzen diren hondar tentsioak ekiditeko bere ezagutzak eskainiko ditu.
Diseinu eta Doitasun ingeniaritzako ikerketa taldearen barruan, Ibai Leizea doktoreak fotogrametria sistemen aplikazioaren gaineko ponentzia bat eskainiko du markadore optikoekin metrologia industrialaren barruan dimentsio handiko osagaiak ekoizteko.
Neurketako beharrei erantzuna emateko helburuarekin eta erdi tamainako eta tamaina handiko fresatzaile makinen errore bolumetrikoa konpentsatzeko, Beñat Iñigo ikerlariak laser tracker-ean oinarrituako kalibrazio bolumetrikoaren prozesuak optimizatzeko hitzaldi bat eskainiko du.
Javier Vallejo ikerlariak aeronautikako egiturazko piezen konpositeen zurrungarrientzako karbono sikuko (NCFak) aurreformaketa prozesu berri baten lerro nagusiak azalduko ditu.
Posterren atalean, Arkaitz Beristainek erreminten kudeaketa integralerako sistema zentralizatu eta digitalizatu bat aurkeztuko du pieza seriatu gabeko produkzio zentro batean. Adibideak eredu horren irabazi nagusiak aurkezteko balioko du, hala nola, segurtasuna handitzea, plataforma ezberdinen arteko interkonexioa edo eraginkortasuna handitzea.
Ibai Berrotaran ikerlariak, kojinete hidrostatikoen karakterizaziora bideratutako lan baten emaitzak aurkeztuko ditu.
Azkenik, IDEKOko proiektu nazionalen arduraduna den Josean Marañonek izango du enpresa digitalean erronkei buruzko mahai ingurua moderatzeko ardura.
Etapa berri bat
Makina Erremintako Kongresuan aurkeztuko du IDEKOk bere marka irudi berria, Basque Research and Technology Alliance-BRTA kontsortzio zientifiko eta teknologikoaren barruan etapa berri bat sinbolizatzen duena.
“Gure irudi berria BRTAren barruan hasten dugun etapa berriaren hasera da. Etorkizunera begiratzea gure zeinu errekonozigarrienekin elkartzen duen identitate berri bat da, fabrikazio teknologiak garatu eta merkatura transferitzen dugun 30 urte baino gehiagoko ibilbidean”, ziurtatzen du Arangurenek.
Zentro teknologikoa Zientzia, Tekonologia eta Ikerketako Euskal Sareko 16 agentek osatzen duen BRTAn sartzea IDEKOk aliantzak indartzeko eta fabrikazio industrialeko balio katea osatzen duten kate-begi ezberdinekin duen lankidetzaren politika barruan kokatzen da, produkzio ehunaren lehiakortasuna indartzeko eta erronkei aurre egiteko helburuarekin makina erreminta, trena, aeronautika, ekipo ondasunak, automozioa eta energia bezalako sektoreetan beste batzuen artean.